• Facebook
  • Twitter

"Nola heldu gara honetara"

Zumarraga 2021(e)ko Azaroak 5
Eduki hau partekatu
  • "Nola heldu gara honetara"

Zumarraga eta Urretxuko udalek 2021erako prestatutako arte eszenikoen programazioaren barruan.

Adiskidetasunaren Kodearen Lehen Agindua: ez zara modu sentimentalean edo sexualean inbolukratuko zure adiskideen bikote ohiekin.

Nola heldu gara honetara? Elenaren istorioa kontatzen duen komedia da. Bere adiskide onenak, Albak, ez du Lehen Agindua bete. Edo, agian ez da horrela izango. Beharbada, Elena bere adiskide onenaren senar ohiaz ezinbestean maitemindu den Albaren istorioa kontatzen du antzezlanak. Itxaron. Eta ez bada horrela? Eta Emilioren istorioa baino ez badu kontatzen? Iraganean emakume batez maitemindu zen, eta orain beste batez maitemindu da; eta orain hori ezkutatu egin behar, adiskidetasunaren ez dakit zer agindu dela eta.

FITXA TEKNIKO ETA ARTISTIKOA

  • EGILEA: David Caiña
  • ZUZENDARITZA: David Caiña, Gorka Mínguez
  • EKOIZPENA: Erre Produkzioak
  • ANTZEZLEAK: Leire Ucha, Aitor Fernandino, Maria Urcelay, Mitxel Santamarina

Informazio gehiago: Erre Produkzioak

 

 

 

 


Non

Euskadi, auzolana