• Facebook
  • Twitter

"O!"

Arrasate-Mondragon 2021(e)ko Urriak 23
Eduki hau partekatu
  • "O!"
  • "O!"

O! hau mirespenaren O da. Haur txikiek ongi dakite soinu hau marrazten beraien aho borobilarekin. Goazen heldu gisa haien ondora O horretaz berriz gozatzera. O! dantza garaikide bakarkako bat da nun dantzariak kantatzen duen. O! solo honek argiaren organizitatea jorratzen du, mugimendu koregrafiatua eta bere itzalen bitartez, ozeano zabalean harri bat altxatzen bagenu bezala eta haunditasun horretan izaki nimiño bat aurkitzen bagenu ere, izaki erabat esentziala.

Hortarako, Pantxika Telleria koregrafoak bere jestual abstraktua edukitzaile batetan babesten du. Hurbiltasun horretan, 3 urtetik gorako ikusleak dantza hunkitzen ahalko du. Koreografoak berme erritmikoei esker ikusleari dantza entzunarazi nahi dio ere bai, ahots kantatuaren laguntzarekin. Espazio zirkularrean den dantzari bakarlariari lehentasuna eman nahio dio, gorputzaren espirala bakarra behin eta berriz ere bilatzeko unibertso osoari lotuz.

  • Iraupena: 30'
  • Adin gomendatua: +3 urte
arrasate.eus/

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaElirale
  • Data 2021(e)ko Urriak 23
  • Ordutegia16:30 eta 18:30
  • Lekua Amaia Antzokia
    Otalora Lizentziaduna Kalea, 6
    Arrasate-Mondragon
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Amaia Antzokia

Non

Euskadi, auzolana