• Facebook
  • Twitter

"Renacimiento"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Urriak 16
Eduki hau partekatu
  • "Renacimiento"

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2021 programaren baitan.

Renacimiento lanak gure demokraziako une ikonikoak ditu oinarrian; hau da, 50 urte baino gutxiagoko aldia. Paisaia honek, batzuetan modu leunean eta beste batzuetan grafikoan, gure historiako azken urteak berregiten ditu. Baina ez berriro epaitzeko; baizik eta beste toki batetik behatzeko eta, agian, gure historia demokratikoaren haurtzaroan bakarrik gaudela jabetzeko.

Antzokia da gizarteak bere buruari, bere zauriei eta bere iluntasunei aurre egiten dion tokia. Eta, aldi berean, ospakizunerako gunea ere bada, oraindik giza topaketa, erreala eta benetakoa,

posible den eta munduan bakarrik ez zaudela sentitu ahal izateko oasi bitxia. Beti sentitu izan dugu dualtasun horren deia. Horregatik, Espainiako eskuin muturrak berreskuratutako «Errekonkista» kontzeptuaren aurrean, hemen «Berpizkundea» kontzeptua ekarri dugu. Modu xaloan eta naifean, bihar berriro esnatu nahiko dugula gogorarazten digu.

  • Sorkuntza: La Tristura
  • Antzezleak: Roberto Baldinelli, Alván Prado, Mundo Prieto, Emilio Rivas, Marcos Úbeda
  • Ekoizpena: Teatros del Canal, Thèâtre de Liège, Noorderzon/Grand Theatre Groningen, Ayuntamiento de Madrid, & La tristura

Sarreren erosketa on line irailaren 28tik aurrera (10:00).


Non

Euskadi, auzolana