Noa & The Hell Drinkers; “Craft Blues” bigarren albuma labetik atera ondoren, Hondarribia Blues, Benicassim Blues, edo Burlata Blues bezalako jaialdietan arrakasta izatetik datoz. Taldearen zuzeneko emanaldiek kritikariak eta ikusleak bereganatu dituzte, kontzertu gehienetan sarrera guztiak agortuz. European Blues Challenge 2020an Espainia ordezkatuz finalista izandakoak, `Craft Tour´ aurkezpen biran murgilduta daude orain, euren energia ahalik eta urrunen eramateko asmoz.