• Facebook
  • Twitter

"Una noche con ella"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Abuztuak 7
Eduki hau partekatu
  • "Una noche con ella"

Loles Leónekin gau bat pasatzeak gure historiaren azken berrogeita hamar urteetako ibilbidea egitea esan nahi du. Bidaia bat bere bizitzatik, bere unerik latz eta alaienetatik, egoera dibertigarri bezain zentzugabeetatik.

Emozioz beteriko oroitzapenak, musikaren bidez (kabareta, music hall) garai desberdinetara eramango gaituztenak. Baina berak funtzioaren hasieran dioen bezala:

Zure bizitzako gauza batzuk gustatzen ez bazaizkizu, nork esan du ezin dituzula aldatu eszenatoki batean antzezteko?

Un noche con ella, ehuneko laurogei errealitatea eta ehuneko hogei fikzioa da, baina Berak ez du inoiz aitortuko zer den egia eta zer gezurra. Ikusleak asmatu beharko du.

Ikuskizunaren 90 minutuetan, Lolesek, bi dantzari/aktore gazterekin eta zuzeneko bi musikarirekin batera, arima biluztu eta mingaina askatuko du. Kantatu eta dantzatu egingo du, "gau hura berarekin" ahaztezina bilakatuz.

  • Egilea eta zuzendaria: Juan Luis Iborra
  • Antzezleak: Loles León, Briel González, Fran del Pino

Non

Euskadi, auzolana