• Facebook
  • Twitter

"Porno vs Afrodita (edo I love #gorkaurbizu)"

Ordizia 2021(e)ko Martxoak 5
Eduki hau partekatu
  • "Porno vs Afrodita (edo I love #gorkaurbizu)"

Antzerki Garaia 2021.

Soinu-proba. Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba Aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Desioaren arrazionalizazioa,  erabakitze-ezintasuna, harri orri ar, gorputza eta aurpegiaren gainerakusketa obszenoa, tabuak, fantasia, proiekzio eta ensoñazioak, generoa eta zenbakia. Rap, trap eta rocka. Gu eta eurak. Analogikoa eta digitala. Pornoa eta Afrodita. Askatasun sexuala ala neoliberalismo sexuala? Ase ezintasuna. Eta guztia zeharkatzen, blai egiten, Musika.

Izango da antzerkia, izango da Musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.

Benetan Be:

Porno vs Afrodita (edo I ♥#gorkaurbizu) ikusle heldu eta oraindik heltzear daudenentzat sortu dugu. Hainbat zalantza, grina, ezintasun aseezintasun eta beste horrenbeste ergelkeri sexual eta afektiboez elkarrekin barre egiteko. Dena zuzeneko musikaz blai.

Sei gizabanako hilkor, bizitzarekin ahal duten moduan moldatzen, bi heroi super cool, eta bi jainko-jainkosa ahalguztidun gizaki gaixoek debekatuta duten guztiaz gozatzen. Izango da antzerkia, izango da musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.

 

ordizia.eus

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana