• Facebook
  • Twitter

Amaia KZ

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Amaia KZ

Amaia KZ Irungo Udalak kudeatzen duen kultur zentro bat da. Bere helburua kultura hedatzea da, ekitaldien eta ikuskizunen bitartez (antzerkia, dantza, musika,...); horiez gain, erakusketak eta hitzaldiak ere eskaintzen ditu. Hauek dira zentroak dituen espazioak:

-       Erakusketa-aretoa: Zenbait aretok osatzen dute, eta guztira, 200 m²-ko azalera dauka. Aukera ematen dute obra plastikoen erakusketak egiteko, bai pinturakoak edo grafikoak bai eskulturakoak.

-       Auditorioa: Auditorioak 600 lagun eserita hartzeko edukiera dauka, eta zineko, antzerkiko, dantzako, musikako eta bideoproiekzioko jarduerak egiten dira bertan.

-       Hitzaldi-aretoa: Auditorioko harmail-azpiko solairuan, 85 lagunentzako edukiera duen areto bat gaitu da. Leku hori egokia da formatu txikiko kultur hedapenerako jarduerak egiteko (hitzaldiak, solasaldiak, mintegiak, ikus-entzunezkoen proiekzioak, etab.).

Dantza-aretoa: 100 m²-ko aretoa da, eta horrelako lekuek berezko dituzten elementuak dauzka (oreka-barrak, ispiluak, oholtza mugikorra, etab.). Aukera ematen du gorputz-adierazpeneko, dantza klasikoko eta modernoko, eta euskal dantzako jarduerak-eta egiteko. Era berean, bere perimetroko gelan, behar adinako azpiegitura dauka erakusketa-areto bezala erabiltzeko.


Fitxa teknikoa

Eskenatokiaren antolamendua/neurriak

Zabalera

14 m

Sakonera

16 m

Altuera

7 m

Edukiera

600.

Argiztapen/Soinu ekipamendua eta Talde teknikoa

ARGIZTAPENA

Zentroak 35 mm-ko proiektagailu bat dauka, eta 16 mm-ko beste bat, formatu bereko filmak emateko. Aretoa, gainera, egokituta dago, filmak dolby-stereo sisteman eta cinemascopen ikusteko. Bideoak proiektatzeko sistema osatu eta oso aurreratu batek aukera ematen du edozein film pantaila handian nahiz hitzaldi-aretoan ikusteko. Eszenatokiaren oinean dagoen jasogailuak aukera ematen du materiala biltegitik kargatzeko eta deskargatzeko. Besaulkien azkeneko lerroan, argi- eta sonu-ekipoen kontrol-mahaiak daude.

  • Eszenatokiko elektrizitate-indarra: 70 kw/360v
  • Argi-mahaia
  • 1.000 w-ko 36 PC foko 1
  • 1.000 w-ko 14 Fresnel foko
  • 1.200 w-ko 5 ebakin-proiektagailu
  • 2000 w-ko 2 ebakin-proiektagailu
  • 750 w-ko 2 ebakin-proiektagailu
  • 28 foko bikoiti
  • Eszenatokiko argi orokorreko 1
  • 2 panorama finko
  • 12 panoarama mugikor simetriko
  • 16 eta 35 mm-ko zine-proiektagailuak
  • Dolby eta cinemascope zine-sistemak
  • Bideoproiektagailua
  • VHS PAL-SECAM Bideoa
  • 4 puntuko kutxa akustikoa
  • Intercom
  • Argiteriako 48 kanaleko kontrol-mahaia 2 prestakinetan
  • Dimmer 7 estalki

TALDE TEKNIKOA

Profil anitzeko 3 pertsona.

Non

Euskadi, auzolana