Garbi Losada idazle, antzezle eta zuzendaria (Getxo, 1959) zendu da, Arriaga antzokiak iragarri duenez.
Losada erreferente argia izan da euskal antzerkian, eta idazle, aktore eta zuzendari jardun da proiektu asko eta askotan. Tanttaka konpainiarekin hasi zen, aktore eta zuzenari, eta 1994an Ados Teatroa konpainia sortu zuen.
“52 hertz”, “Lagun beltz asko”, “John Wayneren laguna”, “Strip tease” eta “Kikirisalda” lanak idatzi zituen, besteak beste, eta “Dublindarrak”, “Lu eta Le”, “Emaztegaiaren semea”, “Wilt. Panpin puzgarrien hilketa”, “Como agua para chocolate”, “Ramon eta Ramona” eta “Decameronea” zuzendu besteak beste.
Telebistan eta zineman ere lan egin izan du.