Ostegun honetan, urriaren 15ean, BAD – Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia hasiko da, Bilboko Udalak antolatuta. Antzerki eta dantza garaikideari eta joera eta lengoaia eszeniko berriei buruzko Jaialdiaren XXVIII. edizioa da.
Ikuskizunez gain, , Dantza, Arte Dramatiko, Hezkuntza eta Ikerketa Topaketak EDADEI 6 Bitartekaritza Eszenikoa ere antolatuko dira, ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, bultzatut eta BAD Bilbaorekin elkarlanean. Jardunaldi hau urriaren 16an, ostiralean, egingo da, 16:30etik 20:30era, Dantzertin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Arte Dramatikoko eta Dantzako Goi Eskolan.
BAD Bilbao urriaren 25era arte ospatuko da La Fundición, Harrobia Eskena, Bilborock, Campos Antzokiko Kupula Aretoa eta Dantzerti guneetan. Programazioak sei erabateko estreinaldi, estatu mailako bat eta Euskadin lau estreinaldi biltzen ditu.
BAD BILBAO 2026 PROGRAMAZIOA
Jaialdia ostegun honetan hasiko da, urriaren 15ean, Bilborocken, 20:00etan, Los Voluble + Dani Hernández artisten "La voz de alarma" antzezpenarekin. Proiektu hedatua da, eta musika elektronikoaren proposamenak flamenkoarekin eta kritika sozialarekin lotzen ditu, gaur egungo arazo globalei buruz hausnartzeko. Obra horretaz gain, Bilborockek “Fiestas Invisibles”hartuko ditu, igandean, hilak 25, 12:30ean.
Jaialdiaren XXVIII. edizioaren programazioko hamar egunetan, 17 konpainiaren 17 emanalditara joan ahal izango da publikoa, horietako sei Euskadikoak, zazpi estatukoak eta lau nazioartekoak. Bi emanaldi euskaraz egingo dira, biak Harrobian, urriaren 22an, osteguna, eta 23an, ostirala, hurrenez hurren. BAD Bilbaoren programa osoa eskuragarri dago esteka honetan. Jaialdiak hiriko hainbat espaziotan banatzen du bere programazioa:
Harrobian Mutis Espazioaren eta Lökkeren "Cuerpos que se entrega a lo que va a desaparecer" antzeztuko da (ostirala, hilak 16, 19:00etan); Glovo Kolektiboaren "Alén" (igandea, hilak 18, 19:00etan) eta Elisa Forcanoren "Zorra dorada" (astelehena, hilak 19, 19:30ean) estreinaldiak Euskadin; Zagreb Dance Companyren "Petricore" lanaren estreinaldia (asteazkena, hilak 21, 19:30ean); Dejabu Konpainiaren "Itzulera" (osteguna, hilak 22, 19:30ean) eta Metrokoadrokaren "Bi baso ur bat" (ostirala, hilak 23, 19:30ean). Collectif Troikaren "La Ganadora" obraren erabateko estreinaldia eskainiko da ere (larunbata, hilak 24, 19:00etan).
La Fundicion programan, larunbatean, hilak 17, Maria Laudes González & Guiu Gimeno Bardisen "Parkuir" lanaren erabateko estreinaldia (12:00etan) eta Menchetti-Ranieriren "Cat CareCalling" Euskadin estreinaldia (21:00etan) izango dira. Gainera, egun horretan bertan, "Artistas en residencia de Bilbao Eszena 2026” deialdian hautatutako artista batzuen prozesuan dauden proiektuen aurkezpena eskainiko da. Zehazki, Sleepwalk Collective-Iara Solanoren “Actos reflejos” eta Angela Millanoren "Orro" eskeiniko dira, 19:00etatik aurrera. Asteartean, hilaren 20an, Perpetûa Vastardaren "La primera en morir" lanaren erabateko estreinaldiaren txanda izango da, 19:30ean.
Bestalde, Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoan, ostiralean, hilak 16, DPVillanuevaren "Saturbo barrabás" eta Simone Azzu & Martino Corriasen "II Pubblico Bene" emango dira, azken hau Euskadin estreinalidia da. Larunbatean, hilak 24, 21:30ean, Fernando Lópezen "Las que tienen que servir" lanaren erabateko estreinaldia eskainiko da.
SARRERAK
Ikuskizun bakoitzerako sarrerak urriaren 15era arte egongo dira eskuragarri, 8 euroan, eta egun horretatik aurrera 10 euroko prezioa izango dute. Erosketa Jaialdiaren webgunearen bidez egin daiteke, edo La Fundicion eta Campos Eliseos antzokien webguneetan eta leihatiletan. Gainera, ikuskizunaren egunean bertan sarrerak erosi ahal izango dira, 10 euroren truke, leihatilan.
Informazio guztia www.badbilbao.eus webgunean dago eskuragarri.
JAIALDI JASANGARRIA
BAD Bilbao Jaialdiak Erronka Garbia ziurtagiria du aurten ere, Ihobe-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak emandakoa. Zigilu horrek ingurumenean izan ditzaketen ondorio negatiboak minimizatzeko neurriak dituzten ekitaldiak aitortzen ditu.