2025-2026 denboraldia gogorra izan da, eta Pabellón 6en bateko itxiera dela, besteko Gazte Konpainiaren espazio berriaren inaugurazioa dela, eta guzti hau programazioa eten gabe eta ekoizpen propioen sorkuntzari eutsiz. Denboraldi honi amaiera emateko, eta ikasturte berria indarrez hartzeko, Pabellón 6ek 2026-2027 denboraldi berriaren aurrerapena dakar.
Denboraldia ohi bezala Aste Nagusian hasiko da, PELOTAZO! antzezlanaren estreinaldiarekin. Egile anitzek sortua (8 antzerkigilek) etxebizitzaren arazoari buruz idatzitako ekoizpen propioa da, Getari Etxegarai eta Olatz Ganboa zuzendari direla. Jai giroko proposamen honetan umorea eta musika ez dira faltako. Lana abuztuaren 27tik irailaren 20ra izango da ikusgai.
Hurrengo estreinaldia urriaren amaieran izango da. Euskara hutsean egindako ekoizpena, BIZIPOZA, Patxo Telleriak idatzi eta zuzendua. Komedia dibertigarria da, eta protagonistak terapia bitxi bat jarraitu beharko du, bizitzearen poza berreskuratzeko. Antzezlana Arriaga Antzokian estreinatuko da urriaren 27an eta, ondoren, Pabellón 6en antzeztuko da azaroaren 22ra arte.
Eta denboraldiaren bigarren zatian beste 3ak estreinatuko dira. SERÍA UNA PENA QUE SE MARCHITARAN LAS PLANTAS, Ivor Martinic antzerkigilearen lana zuzenduko du Javier Liñerak. Maitasunari eta ahanzturari buruzko esperimentu eszeniko bat. ARTURO UI eta bere GORAKADA JASANEZINA / LA EVITABLE ASCENSIÓN DE ARTURO UI, Gazte Konpainiaren ekoizpen elebidun berria, Bertolt Brechten testu bat, Galder Irustaren zuzendaritzapean. NO HABLES CON EXTRAÑOS (Fragmentos de memoria) Helena Tornero antzerkigilearen lana Ramón Bareak zuzenduko du. Memoria historikoari eta belaunaldiz belaunaldiko herentziari buruz egindako proposamena.
Estreinaldi horiez gain lehen eszenaratutako beste bi ekoizpen propio ikusteko aukera egongo da udazkenean MURO DE PIEDRA (urriaren 1etik 11ra) eta SOBRE LOS PERJUICIOS DEL TABACO (urriaren 15etik 18ra). MURO DE PIEDRA, frankismoaren sasoian LGTBI kolektiboaren borroka gogorarazten duen sorkuntza kolektiboa da. Pasaje Begoñan gertatu zena kontatzen da bertan, Torremolinoseko kalezulo txiki batean, non errepresio frankista bete-betean askatasunean bizi zitekeen, 1971ko ekainaren 24an dena betiko aldatu zen arte. SOBRE LOS PERJUICIOS DEL TABACO Ramón Barearen bakarrizketa da. Indarrean dagoen tragikomedia bat. Tabakoaren kalteei buruzko azterketa, azkenean bizitzaren, sentimenduen eta hizlariaren beraren ideien disekzio bat izango dena, eta bizitzari, zoriontasunari, gizakiari, bizikidetzari edo kaskarkeriari buruz filosofatuko duena.
TAXIDERMIA DE UNA ALONDRA (irailaren 25etik 27ra), HEMINGWAY. ENVIADO ESPECIAL (urriaren 24an eta 25ean), EL ABRAZO (azaroaren 22an), DEL AMOR AL NOPOR (azaroaren 28an eta 29an), UNA HISTORIA DE BILBAO (abenduaren 3tik 8ra), eta ESCUPIR AL CIELO (abenduaren 19an eta 20an). TAXIDERMIA DE UNA ALONDRA tragikoa eta debekatua kontsumitzeko eta gizakiak hori izendatzeko duen premiatik sortzen da. Non amaitzen da enpatia eta non hasten da besteen minarekiko gogobetetzea? 2026ko Max Sarietan Egile Berri Onenari (Iván López-Ortega) saritutako lana. HEMINGWAY. ENVIADO ESPECIAL (Cia Hernández y Fernández). Idazleak Espainiako Gerra Zibilean egin zituen kroniketan oinarrituta, bere figura ikuspegi intimo eta konplexu batetik errepasatzen du lanak. Los Titiriteros de Binéfar Aragoiko Konpainia entzutetsuak EL ABRAZO aurkeztuko du Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian. Antzerkiaren eta musikaren arteko obra, antzinakoena eta elektronikoena, aitona-amonak eta bilobak, literatura eta herri-kultura, txotxongiloak eta dantza. DEL AMOR AL NOPOR Yaiza Ramosena. Gure garaiko industria boteretsu eta normalizatuenetako bati buruzko hausnarketa kritikoa: sexuaren industria (pornografia eta prostituzioa). UNA HISTORIA DE BILBAO, Lander Otaolaren eta Asier Hormazaren ekoizpena, Ramón Ibarrak zuzendua. Euskal Herri industrial, herdoildu, kastizo eta eder baten omenaldi nostalgikoa da. Eta azkenik, ESCUPIR AL CIELO Azar Teatro konpainiaren lana, Valladolideko Al Norte a la izquierda aretoarekin trukaketa bat. Road movie baten estiloko muntaia, leialtasunaren eta maitasunaren zaurian zirikatuz, bestearekiko begirada ulergarrian eta gizarte-talde jakin batzuen ikusezintasunean arakatzen duena.
Denboraldi honetan, EMERGENTEEN ZIKLOAREN edizio berri bat egingo da abenduaren 10etik 13ra, 4 piezekin: COMPASIÓN, ROJO NIEVE, NORK IN DAK? eta ETXEA. COMPASIÓN (Zeroalaizquierda) Simone Weil filosofo eta aktibista omentzen duen antzerki obra soziala da, 25 urteko neska baten begietatik bere ondarea orainarekin lotuz. ROJO NIEVE (Musaloka Kolektiboa) tragikomedia garaikidea da, ogi-masa objektu eszenikotzat hartuta horretatik abiatu eta itxuraldatzera jolasten diren bi okin protagonista dituena. Zoritxarrean bizi diren bi clown. Helburu bakar batekin: bizirik jarraitzea eta bakarrik ez geratzea. NORK IN DAK? Saioa Lararen sorkuntza bat Lamien kondairari buruz. Begirada poetiko, sinboliko eta kritikoa, tradizioa eta garaikidetasuna lotzen dituena, zenbait iruditeria kolektibok bizirik dirautela eta eraldatzen direla agerian utziz. Amahiru Antzerki Konpainiaren ETXEA euskarazko antzezlana da, komedia eta drama nahasten dituena. Istorioa etxebizitzaren, belaunaldien arteko harremanen eta gazteen prekarietatearen ingurukoa da, 200 metro koadroko etxe ikusgarri bat lortzen saiatzen diren hiru lagunen bitartez.
Udaberrian, ohi denez, ANTZERKI ARINEKO JARDUNALDI arrakastatsuen 14. Edizioa egingo da. Bertan, pieza laburren estreinaldiak ikusi ahal izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz.
Eta ekainean, denboraldiari amaiera emateko, ANTZERKI AMATEURRAREN JAIALDIAN antzezlan amateurrak antzeztuko dira, eskolek, antzerki afizionatuko taldeek, emakume-taldeek hartuko dute oholtza.
Eta Gabonetan, urtea amaitzeko, abenduaren 26tik 30era, MR. BOO eta urte berriari hasiera emateko, urtarrilaren 2tik 10era, lan arrakastatsua itzuliko da, LA VIRGEN DEL ROCÍO SE APARECE PORQUE LO HA DICHO SU PSICÓLOGO. MR. BOO, Marie de Jongh konpainiaren ikuskizun ikonikoa, 4 urtetik gorako haurrentzat. Hitzik gabeko komedia honek inozotasuna eta poesia erabiltzen ditu botere despotikoaren miseriei heltzeko, gizon baten eta bere hiru zerbitzarien istorioaren bitartez. Gemma Martinezen LA VIRGEN DEL ROCÍO SE APARECE PORQUE SE LO HA DICHO SU PSICÓLOGA. Komedia lotsagabe eta argitsu honetan, trauma jainkotiar eta gizatiarrei aurre egitea eta Biblia izeneko best seller patriarkal handi horretan duen rola berraztertzea erabakitzen du Rocíoko Ama Birjinak.
Gazte Konpainia berrirako frogekin eta bazkideen kanpainarekin hasiko da denboraldia
Ikasturte berriarekin batera, irailean, Gazte Konpainiaren 11. promozioan parte hartzeko frogak egingo dira. Uztailaren 19ra arte zabalik dago izena emateko epea, arte eszenikoetan prestakuntza arautua duten eta elebidunak diren 30 urtetik beherako gazteentzat (ekoizpena euskaraz eta gaztelaniaz taularatuko da). Bete beharreko inprimakia webgunean dago eskuragarri.
Denboraldi berriarekin batera, Pabellón 6eko bazkideak berritzeko kanpainari ere hasiera emango zaio, bai txartela berritu nahi duten pertsonentzat, bai P6 familiako kide izanik proiektua babestu nahi duten bazkide berrientzat, eta horregatik abantailak lortuko dituzte.
Sarrerak apurka-apurka jarriko dira salgai webgunean. Pabellón 6en gertatzen den guztiaren berri izateko, sare sozialetan jarrai dezakezue, edo asteko buletinean harpidetu. Informazio guztia www.pabellon6.org webgunean dago.