"Andereño" Anita Maravillas euskal konpainiaren txotxongilo ikuskizunak haur, gazte eta familientzako lan onenaren saria irabazi du bart Meridan, Extremaduran, Max arte eszenikoen Espainiako sariak banatzeko galan.
Miren Larrea Anita Maravillasen sortzaileak Palestinako maistren lana izan du gogoan, garaikurra eskutan. Antzezlanean, irakasle protagonistak eskola eder bat eraikiko du basoan, ikasleak askatasunez hazteko. Zoritxarrez, gerra hasiko da, eta protagonistek atzean utzi beharko dute gogo biziz amestutako eskola; libre izateko lehen baldintza horretan saiatzea dela aldarrikatzen du antzezlanak.