Bilboko Udalak Gaztedi Dantzari Taldearen laguntzarekin "Santutxu kolorea" kultur programaren edizio berri bat antolatuko du, ekimen honek folklorea, dantzak eta euskal musika tradizionala uztartzen ditu.
Santutxu auzoko kaleetan, ekainaren 5ean, 6an eta 7an, euskal folklore tradizionala bultzatzeko eta ikusleei ikuskizun paregabeez gozatzeko aukera eskaintzeko prestatu diren jarduerak izango dira.
Egitaraua ostiralean, hilak 5, hasiko da, 19:00etan, Aukeran Dantza Konpainiaren Aiurri ikuskizunarekin, Karmelo Plazan. Ondoren, 21:00etan erromeria ibiltaria hasiko da Gaztedi Dantzari Taldearen eskutik.
Larunbatean, ekainaren 6an, besteak beste, Ball de Valencians konpainia katalanak eta Gaztedi Dantzari Taldeak dantza ikuskizun bat eskainiko dute, kalejira bat goizean antolatuko da ere, eta Triki-gaita bat Santutxuko kaleetan zehar 20:45etik aurrera.
Ekainaren 8an, igandea, beste kalejira batek alaituko du Bilboko auzoa, eta, ondoren, Erraldoien Kalejira egingo da, Bizkaiko –horietako bat Bilbokoa– eta Nafarroako ordezkariekin. Eguna ixteko, Erraldoien Dantza egingo da Karmelo plazan.