Sormenaldia 2026 Loraldia Plazaren baitan kokatzen den proposamena da, eta aurten jauzi kualitatiboa emango du: Lekeition errotutako ibilbideari Markina-Xemein gehituta, bi herrietan sei eguneko kultur-programazio trinkoa eskainiko da.
Ekainaren 24tik 26ra bitartean burutuko da Lekeition; eta uztailaren 1etik 3ra Markina-Xemeinera egingo du jauzia.
Sormenaldia: Loraldia Plazaren arnasgunea, "olatu berri bat"
Duela lau urte Loraldiak antolatutako Lekeitioko Sormen Astea errotu zen, eta ordutik "alez ale, hostoz hosto" ari da sorkuntza sustatzen kostaldeko herrian; arnasgune bat da itsaso ondoko plaza horretan.
2026ko edizioak ideia hori indartzen du: euskal kulturaren eragile askok "olatu berri bat" eskatzen duten garaian, Loraldiak kultur eremuan lorratza utzi nahi du.