• Facebook
  • Twitter

Magia Bilboko Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoetara iritsi da "Magiaren Topaketak" programaren 22. edizioarekin

Eduki hau partekatu
  • Magia Bilboko Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoetara iritsi da

  • Aurtengo edizioa maiatzaren 2tik (zapatua) 31ra arte (domeka) egingo da Otxarkoagako Udaltegian eta Txurdinagako Garai lorategiaren plazan. 11 proposamen izango dira guztira
  • Programaren barruan erakusketa bat eta hitzaldi-ikuskizun bat egingo dira Houdini mago eta eskapista ospetsuaren omenez, haren heriotzaren mendeurrenean
  • Programazioan lau estreinaldi daude: horietako bi, estreinaldi absolutuak eta beste biak Euskadiko estreinaldiak

Bilboko Udalak antolatutako "Magiaren Topaketak" programa Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoetan egingo da aurten ere. Maiatzaren 2tik (zapatua) maiatzaren 31ra (domeka), adin guztietako pertsonek programazio zabalaz gozatu ahal izango dute. Magia da, era guztietakoa, programazio horren bereizgarria.

Udal ekimenak, 22. edizio honetan, 9 ikuskizun eskainiko ditu, 5 kanpoan eta 4 barruan, eta horrez gain "Houdini el Inmortal" erakusketa (maiatzaren 2tik 31ra) eta "Desatando a Houdini, magia y mito" hitzaldi-ikuskizuna (maiatzaren 7an), biak ala biak Otxarkoagan, Houdini (1874 -1926) mago eta eskapista ospetsua gomutatzeko, heriotzaren mendeurrenean. Ikuskizun bi horiek estreinaldi absolutuak dira, eta berariaz prestatu dira Bilbon aurkezteko.

"Magiaren Topaketak" ohiko lekuetan egingo da, Otxarkoagako Udaltegian eta Txurdinagako Garai lorategiaren plazan.

Aurten, Bilbotik eta Euskaditik, Estatutik eta atzerritik datozen hamabost artistak parte hartuko dute, hala nola Espainian finkatuta dagoen Cliff The Magician ilusionista britainiarrak. Ikuskizun horretan, magia profesionala eta ingelesaren irakaskuntza bateratzen ditu. Halaber, programazioaren barruan Euskadin estreinatzen diren bi ikuskizun daude. Lehenengoa, "Dúo", Rúbi Férez eta Fernando Nadal-ena, FISMeko bigarren saria lortu zuena eszenatokiko magia modalitatean. Euskadin egingo den beste estreinaldia Dani Poloren "Inefable" da. Ezinbesteko hitzordua da errepresentazioaren konplexutasunagatik eta gauez eta kalean garatzen delako. "Magia zaparrada" ikuskizuna maiatzaren 13an egingo da Otxarkoagako Udal Liburutegiaren laguntzarekin.

Jarraitu irakurtzen


  • DataApirilak 30
  • Gaia Arte eszenikoak