• Facebook
  • Twitter

Sorlekua Mentoretza: 12 hilabete Gipuzkoan kultura eta sormena iraultzeko

Eduki hau partekatu
  • Sorlekua Mentoretza: 12 hilabete Gipuzkoan kultura eta sormena iraultzeko

Kutxa Fundazioak Sorlekua Mentoretzaren bigarren ediziorako deialdia jartzen du abian; Gipuzkoako kultura- eta sormen-talentua indartzen duen programa da formula berdingabe batekin, hau da, aholkularitza espezializatu, mentorizazio pertsonalizatu eta proiektu bakoitzeko 10.000 euroko poltsa ekonomikoarekin.

Kultiba eta Ekintzakoopen laguntza du programak. Hautatutako 10 proiektuek beren estrategia berrikusteko, kudeaketa hobetzeko eta inpaktua maximizatzeko tresnak eta metodologiak jasoko dituzte 12 hilabetez. Helburua ibilbide profesionalak indartzea eta kultura-sektorearen egungo erronkei erantzutea da, trantsizio ekosozialaren eta ekonomia sozialaren alde eginez.

Egutegia

  • Deialdi irekia: 2026ko urtarrilaren 26tik otsailaren 25era. Deialdia ikusi
  • Online webinarra: otsailaren 2an, 10:00etan. Programaren gakoak aurkeztu eta zalantzak argituko dira. Eman izena
  • Proiektuak hautatzea: apirila bukatu arte
  • Programaren hasiera: udaberria

Ekimen honen bidez, kultura- eta sormen-sektorearekin duen konpromisoa berresten du Kutxa Fundazioak, Gipuzkoako garapen iraunkorrerako funtsezko zutabea baita. Mende-erdi baino gehiagoko laguntzak apustu hori bermatzen du, zeina 2024-2030 Plan Estrategikoaren barruan kokatzen baita, eta programak lurraldearen beharren arabera finkatu eta berriz bideratzeko helburua du Planak.


  • DataUrtarrilak 23
  • Gaia Sektore anitz