• Facebook
  • Twitter

CBA eta Amaia KZ, urte berriari hasiera emateko prest, lehen mailako kontzertuekin, kalitatezko umorearekin eta arte eszeniko abangoardistekin

Eduki hau partekatu
  • CBA eta Amaia KZ, urte berriari hasiera emateko prest, lehen mailako kontzertuekin, kalitatezko umorearekin eta arte eszeniko abangoardistekin

Irungo Udalak aurrera jarraitzen du hiriko kultur agenda osatzen. Eskaintza askotarikoa eta arrakastatsua izan duen 2025. urteari amaiera eman ondoren, gaur jakinarazi da 2026. urteko lehen erdian CBAn emango diren kontzertuen programazioa. Javier Vargas Blues Band, Susan Santos, Sanguijuelas del Guadiana eta Marte Lasarte eta SUA dira kartelburu, eta Corta el Cable Rojo, Eva Soriano edo Jon Plazaolaren umorearekin eta dantza garaikidearekin eta Proyecto Larrua edo Iker Carrera euskal koreografo eta dantzariaren antzerkiarekin osatuko da.

Horrela, programazioaren barnean proposamen sorta bat eskainiko da datozen hilabeteetan, dagoeneko finkatuta dauden taldeak eta suspertzen ari diren talentu berriak konbinatzen dituena. Horiei esker, CBA eta Amaia KZ izango dira lurraldeko epizentroa, musikari eta kulturari dagokienez. Hori guztia, herriko talentua ahaztu gabe. Jakes Txapartegi pianista gaztearen kontzertua izango da programazioaren erakargarritasun handienetako bat, bere mugak gainditu izanaren eta ausardiaren eredu baitugu.

Horren guztiaren berri eman dute gaur Nuria Alzaga lehen alkateorde eta Kultura ordezkariak eta Sandra Caballero Hezkuntza eta Gazteria ordezkariak, Eunate Encinas arloko zuzendaria eta Irati Redondo GazteARTEaneko arduraduna lagun dituztela.

Alzaga ordezkariak azpimarratu duenez, "kultura programatzen dugunean pertsonengan pentsatzen dugu: hunkitzen dituen, inspiratzen dituen eta hiri honen parte sentiarazten dituen horretan. Oreka bilatzen dugu, gure memoria kolektiboaren parte den hori, eta harritu eta hazten lagunduko diguten ahots berriak konbinatuz. Irungo pertsona bakoitzak programazio honetan leku propioa, momentu bat aurkitzea nahi dugu, partekatzen dugun kulturan gozatzeko eta elkar ezagutzeko",

Bestalde, Caballerok azpimarratu duenez, "datorren urtean gazteek ere protagonismoa izango dute Kultura eta Sorkuntza Zentroan. Aurkezten ditugun proposamenak askotarikoak dira eta haien eskarietara eta gustu musikaletara egokitzen dira. Hiriko eta, bereziki, areto eszenikoko espazioaren proposamen berri honek gure hiriaren erdigunean gazteen arteko erreferentzia, topaketa eta sinergien elkartrukerako leku bilakatuko dela agintzen du".

Interesa dutenek dagoeneko eros ditzakete sarrerak udalaren webgunean.

Jarraitu irakurtzen

www.irun.org

  • DataAbenduak 10
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika