• Facebook
  • Twitter

Titirijairen 43. edizioa azaroaren 22tik 30era egingo da

Eduki hau partekatu
  • Titirijairen 43. edizioa azaroaren 22tik 30era egingo da

Titirijaik 43 urte beteko ditu azaroaren 22tik 30era egingo den edizio honetan. Aurten, 15 konpainiaren 17 ikuskizun ikusi ahal izango dira, guztira 56 emanaldirekin.

Aipatzekoa da Tolosan lehen aldiz izango den konpainia bat. Jatorriz belgikarrak dira, eta O Quel Dommage dute izena. "Ma Tache" ikuskizuna aurkeztuko du, International Children’s Festival of Bucarest jaialdian epaimahaiaren saria eta International Children’s Festival of Kotor (Montenegro) jaialdian sormen lan onenaren saria jaso dituena.

Berriz ere Zaches konpainia italiarra izango da Tolosan, eta oraingoan bere trilogiako azken ikuskizuna aurkeztuko du: "Pinocho". Berriro ere magia bueltan da, aurreko edizioetan ikusi ahal izan ziren "Errauskine" eta "Txanogorritxo" lanen ondoren.

Edizio honetan, Nauta konpainia galiziarraren "Ephimeros" ikuskizun berria ere ikusi ahal izango da, Tolosan, sormen egonaldian, burutua.

Berriz ere Tolosako dendetako erakusleihoetan txotxongilo erakusketa errepikatuko da, eta, aurten, gabonetako konnotazioa eraman beharrean, Gelederen maskaradun txotxongiloak izango dira protagonistak. Duela urte batzuk TOPICen aldi baterako erakusketa bat izan zuten txotxongiloak dira, eta, duela urtebete erosi ondoren, jaialdian zehar ikusi ahal izango dira Ambigú Aretoan.

RITTO Udazkeneko Txotxongilo eta Objektuen Nazioarteko Antzerki Jaialdien Sareko kidea da Titirijai. Aurten, Txile, Brasil eta Italiako jaialdietako hiru zuzendari ezagunen bisita jasoko du, ACEren nazioarteko bisitarien programaren laguntzari esker.

topic.eus

  • DataAzaroak 14
  • Gaia Arte eszenikoak