"Gazte Sortzaileak" beka-programak, 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak, hamaikagarren edizioan aukeratu diren proiektuen berri eman du. Ekimen hau Gasteizko Udaleko Euskara eta Gazteria Zerbitzuek antolatzen dute eta Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuaren laguntza du.
2025eko deialdian 12 gaztek parte hartu dute, eta guztira 11 proiektu aurkeztu dituzte. 'Kutxatu Gasteiz' da hautatuetako bat. Maixa Utrerak, bere proposamenaren bidez, Gasteiz kutxatu egingo du baikortasunez eta kutxa bete emozio zabalduko du sare sozialetan; Laura Meabek 'Bizitza baten koplak' kontatuko ditu, bakarrizketa moduan eta Jon Garridok garuna esploratu nahi du, 'Garun null' diziplina anitzeko proiektu artistikoan.
Horiez gain, Miren eta Itziar Uriartek ‘Akerra marioker’ podcasta osatuko dute, ipuin klasikoak mariokertuz, eta Iker Claverok 'Doluak' bere lehen diskoren bideoklipak eskainiko ditu.