Aurten ere, tokiko kultura-sektorea bultzatzeko konpromisoa berretsi du Getxo Kulturak getxotarrek sustatu edo egin dituzten askotariko diziplinetako hemeretzi proiektu erakutsiko dituela. Horiek guztiak "Getxo Eszena Irekia" deialdiaren azken edizioan hautatuak izan dira, tokiko kulturaren garapenaren aldeko apustua egiten du ekimena, hain zuzen ere, eta datorren urtean zehar programatuko dira Muxikebarrin eta aire zabaleko guneetan. Guztira, 70.000 euro bideratuko dira proiektuak erakusteko, horiei espazioen lagapenari lotutako gastuak gehitu behar zaizkiela, bai eta baliabide tekniko eta giza baliabiderenak ere.
Aurtengo deialdia hiru modalitatetan antolatu da. Lehenengoa sektoreko profesionalei zuzenduta egon da, pertsona juridikoak zein fisikoak izan. Bigarrenak, irabazi-asmorik gabeko kultura-elkarteen profesionalak ez diren proiektuak hartu ditu, eta, azkenik, udal-erregistroan erregistratuta dauden irabazi-asmorik gabeko kultur elkarteek aurkeztutako proiektu soziokulturalez osaturik dago. Hiru modalitateetan, getxotarrek idatzi, diseinatu edo banatutako obra edo proiektuak daude, baita getxotarrek partaide edota kolaboratzaile dituztenak ere.