• Facebook
  • Twitter

"Antzerki Aroa" euskarazko antzerki-zikloa bueltan da: lau hitzordu izanen dira asteazkenetan, Nafarroako Antzerki Eskolan, udazkeneko kultur programazioaren barruan

Eduki hau partekatu
  • "Itzulera"

  • Sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolako txarteldegietan eta webgunean daude salgai, eta euskara ikasten dutenek beherapenak izanen dituzte

"Antzerki Aroa" euskarazko antzerki-zikloak 30 urte betetzen ditu aurten, eta bueltan da Iruñeko udazkeneko kultur programazioan: lau hitzordu izanen dira, urriaren 8tik 29ra bitarteko asteazkenetan, 19:00etan. Sarrerak salgai daude dagoeneko Nafarroako Antzerki Eskolako txarteldegian (San Agustin kaleko 3. zenbakian) eta https://www.laescueladeteatro.com/eus/ webgunean. Beherapenak dituzte euskaltegietan edo Hizkuntza Eskolan euskara ikasten duten ikasleek.

Urriaren 8an, asteazkenarekin, emanen zaio hasiera programari: Dejabu konpainiaren Itzulera antzezlana taularatuko dute Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo, Miren Alcalá eta David Aguilarrek, eta Iara Solana izanen da zuzendari artistikoa. Umorez, begitazioz eta poesia bisualez betetako road movie bat da Itzulera, eta antzerkia eta zinema uztartzen ditu zuzenean: sormen-krisiak jota eta dokumental bat grabatzeko xedez, konpainiako hiru kidek Mexikora egiten duten bidaia bat kontatzen du. Ezusteko gertaera batek erabat aldatzen du bidaiaren norabidea. 

Jarraitu irakurtzen


  • DataIrailak 22
  • Gaia Arte eszenikoak