Urriaren 16tik 26ra bitartean, Bilboko Udalak BAD BILBAO – Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren edizio berri bat antolatuko du.
Aurten, BAD Bilbaoren XXVII. edizioko programazioak hainbat proposamen eszeniko eskainiko ditu Harrobia, Kupula Aretoa, Campos Antzokia, La Fundición eta Bilborock-eko ohiko espazioetan. Horiekin batera, San Frantziskoko Udaltegia ere gehitzen da, ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak eskainiko dituen jardunaldi profesionalen egoitza izango dena.
BAD BILBAO proposamen eszeniko berritzaile eta anitzen erakusleiho nagusia bihurtu da Euskadin. Jaialdi honek lengoaia berrien aldeko apustua egin du, ikusleak harritu eta eszenara hurbiltzeko.