• Facebook
  • Twitter

Tartean Teatroaren "Kortxoaren dilema / El dilema del corcho" antzezlana Pabellón 6en

Eduki hau partekatu
  • Tartean Teatroaren
    "Kortxoaren dilema" (Argazkia: Pio Ortiz de Pinedo)
  • Tartean Teatroaren
    "El dilema del corcho" (Argazkia: Pio Ortiz de Pinedo)

Tartean Teatroa konpainiaren Kortxoaren dilema / El dilema del corcho proposamenarekin hasiko du iraila Pabellón 6ek. Endredozko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean. Pieza bi bertsiotan taularatuko da: euskaraz eta gaztelaniaz.

Antzezlana etikari, koherentziari, traizioari eta mendekuei buruzko joku teatral dibertigarria da, gatazka politiko sakonak eta dilema etikoak jorratzen dituena, baina ez da drama bat, komedia politiko bat baizik. Tramak eragiten du pieza hau endredozko komedia bat izatea, non etengabe ateratzen diren untxiak txisteratik, pertsonaiak eta ikusleak ezustean harrapatuz eta egoera bakoitzaren norabidea errotik aldatuz. Ezer ez da hasiera batean dirudiena.

70 urteko irakasleak minbizi terminala du, baina sendatzeko aukera bat sortu da. Aberats ospetsu batek erradioterapia-ekipamendu bat eman dio osasun-sistema publikoari. Gehienentzat goraipagarria da, baina beste batzuentzat irudi-garbiketa besterik ez da, zor dituen zergak ordaintzen ez dituen norbaiten trikimailua. Karitate-lan hori salatzen duen ahotsetako bat irakaslearena da, eta, orain, irakasleak erabaki beharko du bere printzipioekiko leiala izan edo tratamenduan sartu. Erabakia hartuta dago eta publiko egingo du, baina une horretan bere ikasle ohia agertzen da.

Testuaren egilea Patxo Telleria da, Mireia Gabilondok zuzendu du, Fernando Bernuesen eszenografia-diseinua, soinu-espazioa Adrián García de los Ojos, Ana Turrillasen jantziak eta David Rodríguezen argiztapena. Patxo Telleria oholtza gainean, euskarazko bertsioan Mikel Martinez eta gaztelaniazko bertsioan Ramón Barea lagun dituela.

Kortxoaren dilemaren emanaldiak irailaren 4an eta 11n izango dira, 19:30ean, eta El dilema del corchorenak irailaren 6an,7,12,13,14an, eta sarrerak eskuragarri daude www.pabellon6.org webgunean.

 

pabellon6.org

  • DataAbuztuak 28
  • Gaia Arte eszenikoak