• Facebook
  • Twitter

Ostiral honetan irekiko da Gasteizko Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioan matrikulatzeko bigarren epea

Eduki hau partekatu
  • Ostiral honetan irekiko da Gasteizko Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioan matrikulatzeko bigarren epea
    Argazkia: Guillermo Quesada

  • 2025-2026 ikasturterako izen-emateak irailaren 1era arte egin ahal izango dira.

Ostiral honetan, abuztuaren 28an, irekiko da José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioan 2025-2026 ikasturterako matrikulatzeko bigarren epea. Izen-emateak irailaren 1era arte egin ahal izango dira, ohiko bideetatik:

  • Ikastetxeko idazkaritzan, 09:30etik 14:00etara.
  • Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
  • Online (Bakq edo NAN elektronikoa edo antzeko beste ziurtagiri digitalen bat behar da).

Lehen harremanetarako eta Dantza aurreko (5-7 urte) ikastaroetan interesa duten ikasleek ez dute sarrera-probarik egin beharko, matrikula irekita egongo da plaza libreak dauden bitartean. Oinarrizko Irakaskuntzan eta Irakaskuntza Profesionalean sartzeko, ordea, sarbide-probak egin behar dira eta irailean izango dira.

Informazio gehiago udal webgunean


  • DataAbuztuak 25
  • Gaia Arte eszenikoak