• Facebook
  • Twitter

Aiara-Asparreneko Umore Antzerkiaren 32. Jaialdiak 38 emanaldi eramango ditu Arabako 26 herritara

Eduki hau partekatu
  • Aiara-Asparreneko Umore Antzerkiaren 32. Jaialdiak 38 emanaldi eramango ditu Arabako 26 herritara

  • Abuztuaren 14tik 17ra, Araia izango da jaialdiaren bihotza, eta kaleko eta aretoko ikuskizunak izango dira Umorea Araban ibiliko da abuztu osoan

Araban, uda berriz ere barre algaraz beteko da, Araia-Asparreneko Umore Antzerkiaren 32. Jaialdiarekin. Edizio honek 16 konpainia bilduko ditu, eta guztira 38 emanaldi egingo ditu lurraldeko 26 udalerritan. Abuztuaren 14tik 17ra, Araia izango da jaialdiaren muina, eta 11 emanaldi eskainiko dira; kaleko ikuskizunak, batzuk, eta aretoko muntaketak, besteak. Abuztuaren 2tik 31ra, jaialdia Arabako 25 herritan ere ibiliko da, eta aire zabaleko doako antzerkia eskainiko du.

Edizio honetan, ikusleek programazio askotariko eta txundigarriaz gozatu ahal izango dute, eta gustu guztietarako proposamenak izango dira. La mujer que mató a todo kabaret tragikomikotik hasi eta Espejismo, metamorfosis de una cucharilla komedia absurduraino, agertokia gogoeta, barre algara eta harridurarako espazio bihurtuko da.

Araiako Jaialdiak herri esentziari eta hurbiltasunari eusten die, eta emanaldiak eskaintzen ditu espazio estalietan zein aire zabalean. Arrazpi Berri kiroldegian egingo dira aretoko lau antzezlanak; Araiako kaleetan, berriz, nahi duen ororentzako zazpi emanaldi egingo dira.

Aurtengo berritasunetako bat ziba tailerra izango da. Larunbat goizean egingo da, doan, Curolles konpainiaren eskutik, haurrei eta helduei zibaren artea hurbiltzeko eta hartaz gozatzeko aukera emateko.

Ikusi egitarau osoa


  • DataUztailak 24
  • Gaia Arte eszenikoak