Gaur, otsailak 5, dFERIAren programazio eszeniko osoa aurkeztu da. Ikuskizun hauetarako sarrerak eta abonamendua bihar, otsailak 6, 11:30etik aurrera jarriko dira salgai leihatiletan eta webgunean. XXXI. dFERIA martxoaren 16tik 20ra bitartean egingo da, eta "esplotazioa" izango du lelo.
Alemania, Suitza eta Austria izango ditu herri gonbidatu. 34 konpainiaren 33 ikuskizun eta 54 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan.
Kopuruei dagokienez, ikuskizun asko (% 70) estreinaldiak izango dira.
Diziplinen alorrean, % 41 dantza izango da, beste % 38 antzerkia, lau zirku ikuskizun (% 12) eta diziplina anitzeko beste hiru (% 9).
Atzerriko konpainiak Italia, Argentina, Errusia, Alemania, Austria, Suitza, Uruguai eta Kolonbiatik datoz.
Egitarau osoa www.dferia.eus webgunean.