Jakina denez, aurtengo Lautan3n emango den lanetako bat Gilkitxaro konpainiaren Alferrak, tunanteak, maleanteak da, talde bilbotarrak irabazi baitu 2025eko Lautan3 laguntza, Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak antzerki-ekoizpena sustatzeko 2020an sortu zutena.
Euskaltzaindiak antolatzen du Lautan3, BIRA Kultura, Tartean konpainia eta 7Katu gaztetxearekin batera. Halaber, bidelagun ditu Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE), Bilboko AEK eta La Sinsorga espazioa. Hastapenetik, Bilboko Udalak babestu du egitasmoa.
Gogoratu behar da Lautan3 antzerki-jaialdia 2019an sortu zela, hain zuzen, euskarazko antzerkia hauspotu, antzerkilariei plaza berriak eskaini eta Bilboko Zazpikaleetan euskara eta euskal kultura sustatzeko.