Pasaiako Udalak aurtengo "Pasaia 0KM" jaialdia aurkeztu du.
"0KM jaialdiak urtez urte berresten digu zenbateko kalitatea duten gure inguruko sortzaileek. Gure komunitatearen indarraz jabetzeko aukera emango digute aurten abenduaren 5etik 8ra gure herria hartuko duten sorkuntzek. Lan bikainak dira eta bertakoak, hurbilak, etxean ekoitzitakoak" aipatu du Aitor Brion Kulturako eta Ondareko zinegotziak.
Jaialdiaren helburuak hauek dira: ohartaraztea zein garrantzitsua den talde-sormenaren bidez komunitatea sortzea, eta azaltzea talde-sormenak dakartzan onurak eta sortzen duen gizarte-kohesioa, belaunaldi desberdinetako eta gizarte-errealitate ezberdinetako pertsonen artean sinergiak sortuz.
Aurtengo jaialdian 5 emanaldirekin gozatzeko aukera izango du publikoak, Trintxerpen eta Donibanen.