Gasteizko Udal Antzoki Sareak neguko denboraldia aurkeztu du, 15 ikuskizunekin: 7 Gabonen inguruan izango dira; 3, urtarrilean, eta 5, XXI. Mendeko Flamenkoa programaren barruan (otsaila eta martxoa).
Gabonetako proposamena abenduaren 19tik urtarrilaren 4ra izango da Felix Petite eta Jesus Ibáñez de Matauco antzokietan. Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, "askotariko programazioa izango da, eszenako izen handiak, dantza, umorea, musikala eta familiarentzako proposamenak biltzen dituena, Gabonetako denboraldian ohi den bezala".
Ikusi egitarau osoa hemen.