Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren Haurtxoak Proiektuak zikloak Federico Garcia Lorca antzokiko ateak irekiko dizkie hiriko txikienei (0-5 urte) eta haien familiei. FITaren 49. edizio honetan, 4 proposamen eta tailer bat zuzentzen zaizkio publiko horri, saio bikoitzean, 12:30ean eta 18:30ean. Horietan, zuzeneko arteez gozatu ahal izango dute, dantzan, musikan, arte bisualean, arte-esperimentazioan eta antzerkian murgilduta.
"Haurtxoak Proiektua zikloa 2003an Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren eta Paraíso Teatroaren eskutik abiatu zen ekimen aitzindaria da. Hain zuzen ere, Gasteiz izan zen 0-5 urte arteko publikoari zuzentzeko ideia gauzatu zuen lehen hirietako bat. Ordutik, familia eta txikiak hunkitu eta bildu ditu arte eszenikoen bidez", azaldu du Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak zikloaren aurkezpeneko prentsaurrekoan.