Bizkaiko arte eszenikoak sustatzeko dirulaguntzen bi deialdi onartu ditu Foru Erakundeak. Deialdi bat, 721.000 eurokoa, SAREAn sartutako lurraldeko udalerrietan antzerki-, musika- eta dantza-ikuskizunen programazioa egiten laguntzeko da. Beste deialdia 105.000 eurokoa da eta antzerki eta dantzako tokiko konpainien ikuskizunak sustatzea du helburu.
Bizkaiko Foru Aldundiak bi dirulaguntza deialdi onartu ditu Bizkaiko Lurralde Historikoan antzerki-, dantza- eta musika-ikuskizunak sustatu eta bultzatzeko. Laguntza horiek, guztira 826.000 eurokoak, lurraldeko udalerrietan ekitaldi eszenikoen programazio egonkorra zein tokiko konpainien ikuskizunak sustatzea dute helburu.