Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak bi deialdi berri ireki ditu, artistei, sortzaileei, komisarioei, erakundeei eta/edo testuinguru artistiko eta kulturaleko erakundeei zuzenduta, Lantegia Ideien laborategian egoitza artistikoak egiteko.
Babestu. Sorkuntza garaikidea babesteko programa
Babestu. Sorkuntza garaikidea babesteko programaren bidez zentroko programazio-ildoekin lotutako lau proiektu hautatuko ditu: arte bisualak, arte biziak, literatura, zinema eta ikus-entzunezkoak. Egoitzak 6.000 euroko zenbateko ekonomikoa du proiektu bakoitzeko, Azkuna Zentroaren azpiegiturez, aholkularitzaz eta bitartekaritzaz gain.
Babestu, gizartearen eta kultura garaikidearen arteko loturarako Programa Proiektuaren esparruan sortutako proiektua, artearen narratiba berriei begiratzea dakarten prozesu eta ikerketa artistikoei laguntzen die. Antzerkiaren, performatiboaren, grafikoaren eta eskultura-instalazioaren arteko elkargunean kokatzen diren proposamenak; irudia, gorputza eta ahotsa; artxiboa, artist moving image eta bideo-entsegua; zinema, bideoartea eta new media. Denak daude daude publikoarekin partekatzeko pentsatuta.
Deialdia uztailaren 8tik irailaren 8ra dago zabalik, eta oinarriak hemen kontsulta daitezke.
Lanean. Prozesu eszenikoei laguntzeko programa
Era berean, Lanean. Prozesu eszenikoei laguntzeko programa ireki da. Deialdi honen helburua sorkuntza eta zabalkunde artistikoaren garapena bultzatzea da, arte biziei lotutako 2 proiektu hautatuz. Prosezu hauek Lantegia. Ideien laborategian emango dira, Azkuna Zentroak proiektu artistikoak ekoizteko eta bistaratzeko duen espazioan. Diziplinarteko lanbide-espazio horiek erabiltzeak trukea eta esperimentazioa errazten ditu.
Egonaldiak 1 edo 2 aste iraungo du eta 2025eko lehen seihilekoan egingo dira. Kasu honetan, proiektu bakoitzera gehienez 1.500 euro gordin bideratuko dira astebeteko egonaldietarako, eta 3.000 euro gordin 2 asteko egonaldietarako, ekipamenduaz eta egoitzako egonaldian ostatu hartzeko aukeraz gain.
Deialdia uztailaren 8tik irailaren 8ra dago zabalik, eta oinarriak hemen kontsulta daitezke.
L 'Abri nazioarteko egoitza (Geneva)
Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbaok eta Genevako L 'Abri sorkuntza-zentroak lankidetza-aliantza bat sinatu berri dute, bi guneetan bizi diren artisten arteko mugikortasuna eta esperientzia-trukea sustatzeko.
Nazioarteko Egoitza Gurutzatu berri hau Azkuna Zentroak sorkuntza garaikidea sustatzeko duen asmoaren barruan kokatzen da, hainbat testuinguru artistikotan, ohiko lan-eremutik urrun eta beste ikerketa eta ekoizpen garai batzuekin. Horretarako, ezinbestekoa da sarean lan egitea L 'Abri bezalako nazioarteko erreferentziazko zentroekin.
Suitzako zentroak artista berriei laguntzen die bere proiektuetan, lanerako espazioak eta baliabideak eskainiz, eta eskualdeko eta nazioarteko egitura eta artistekin trukeak bultzatuz. Ekoizpenerako eta koprodukziorako testuinguru aproposak sortzea da helburua, bertako artista elkartuen proiektu artistikoen profila handitzea eta haien sorkuntzak zabaltzen laguntzea.
Aliantza honetan L'Alakran-ek ere parte hartzen du. ParMobile ekimenaren bidez, konpainia eszenikoak bere produkzio-egitura guztia bere ibilbide profesionalaren hasieran dauden artisten zerbitzura jartzen du lan berriak ekoizteko, bere esperientzia eta babesa emanez. Oscar Gomez Mata L'Alakran-eko zuzendari artistikoaren, eta Delphine Rosay erakundeko produkzio-zuzendariaren kezkaren ondorioz sortutako ikuspegi berritzaile bat da, proiektu artistikoen sorkuntza eta kudeaketa profesionalerako espazio berri bat ezartzearen alde.
Lehen edizio honetan Rushton eta Jérémie Nicolet egongo dira Azkuna Zentroan. La Maison – Théâtre Saint-Gervais-erako Hautes Zebres antzezlan berrian ari dira lanean.
Egoitza aktiboak eta programazio publikoa dutenak
Azkuna Zentroa - Alhondiga Bilbao, Bilboko Udelako Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak hainbat ekimen garatzen ditu Zentroaren programazio-ildoei lotutako ikerketa, sorkuntza eta ekoizpen artistikoari laguntzeko: arte bisualak, arte biziak eta, zinema eta ikus-entzunezkoak. Konplizitatetik eta elkarrekiko itzuleratik, artistek programazioari ekarpenak egiten dizkiote, formatu tradizionalak gaindituz, eta Azkuna Zentroak beharrezko baliabideak, espazioak eta denborak eskaintzen ditu.
Erresidentzian dauden proiektu guztiek beti dute alde publiko bat, publiko-komunitateei gogoeta artistiko garaikiderako sarbidea erraztuz, bai egindako obraren bidez, bai sormen-prozesuen bidez.
Sorkuntza garaikidea sustatzeko programak, halaber, gertuko sarea nazioarteko kultura-ingurune homologagarriekin lotzea sustatzen du, trukeak, harremanak eta lankidetza iraunkorrak eta elkarrekiko lankidetzak bilatuz
Egoitzak Zentroko hainbat espaziotan garatzen dira, baina Lantegia. Azkuna Zentroko Ideien Laborategia, sorkuntzaren eta esperimentazioaren epizentroa izan. Lanerako habitat horretan, esperientziak trukatzen dira eta publikoen komunitateak praktika artistiko garaikidearekin harremanetan jartzen dira.
Sorkuntzari laguntzeko programaren bidez, hogei bat proiektu aktibatuko dira aurten eta datorren urtean. Horietako batzuek hilabete hauetan garatzen dute beren zati publikoa.
Amaia Molinet artistaren kasua da, Azkuna Zentroko artista AZkidea. Tierra Quemada (Lur errea) proiektuaren bidez, Azkuna Zentroko artista AZkide Amaia Molinetek begirada sendagarria eskaini nahi die paisaia naturalean kalteren bat izan duten tokiei. Artearen, arkeologiaren eta magiaren arteko elkargunean kokaturik, Bizkaiko Burdin Hesiaren aztarnetan egingo du landa-lana, hainbat ibilbide antolatuz. Lehenengo ibilbideak Berangoko eta Sopelako gotorlekuen aurriak hartu ditu barne; eta bigarrenak, berriz, Muskiz eta Zierbena zeharkatzea proposatzen du, besteak beste, Lucero lurmuturrera igotzen.
Bestalde, Azkuna Zentroko artista AZkide gisa, Ça Marche (Nico Jongen y Laura Viñals) Trabajos forzados proiektu eszenikoa garatzen ari da, Bizkaiko gorren komunitatearekin batera, eta Incendis egoitza teknikoa, suaren eta suteen alderdi historikoak, emozionalak, dokumentalak eta artistikoak ikertzeko. Uztailaren 24an, Bilboko Avril mendian instalazio-ikuskizun baten bidez aurkeztuko du proiektua, efektu bereziak erabiliz baso-sute bat simulatzen duena.
Sorkuntza honen bidez, Ça Marchek benetako sute baten aurrean senti daitezkeen sentsazioak sentitzera gonbidatzen du publikoa. Halaber, ingurumen-gaiei heltzeko premiari buruz hausnartzeko eta gizartean aldaketa positiboa lortzen laguntzeko ekintza-modu berriak kontuan hartzeko.
Atrioan, Elena Aitzkoa artistak sortu duen eskultura-multzoa, Ur aitzak, dago ikusgai irailaren amaierara arte, espazio publikoa aldi berean tailer eta erakusketa-gune gisa erabiliz.
Lankidetzan
Azkuna Zentroak hainbat lankideren laguntza du talentu artistikoa, sorkuntza eta kultura garaikidearen ekoizpena eta hedapena sustatzeko programa garatzeko. Laguntza honekin, pertsona sortzaileek beren proiektuei heltzeko behar dituzten baldintza materialak eta espazialak eskain ditzake.
Alde horretatik, Babestuk Banco Sabadell Fundazioaren laguntza du, artea eta kultura sustatzeko eta zabaltzeko programaren barruan.