• Facebook
  • Twitter

Kulunka konpainiak bi Max sari irabazi ditu "Forever" maskara antzerkiari esker

Eduki hau partekatu
  • Kulunka konpainiak bi Max sari irabazi ditu

  • Horrela, Iñaki Rikartek eszena-zuzendaritzako Max saria lortu du, eta antzerki-egile onenarena Iñaki Rikartek berak, Garbiñe Insaustik, Edu Carcamok eta Jose Daultek bereganatu dute. Bestalde, Natalia Huarte nafarrak emakumezko aktore onenaren Max saria jaso du "Psicosis 4.48" lanagatik

"Forever" maskara antzerkia, Kulunka gipuzkoar konpainiaren lana, izan da gaur Adan Martin Tenerifeko Auditorioan egin den Max sarien XXVII. edizioko irabazleetako bat.

"Forever" faboritoa zen lau kategoriatan. Azkenean, Iñaki Rikartek eszena-zuzendaritzako Max saria lortu du, eta antzerki-egile onenarena Iñaki Rikarte, Garbiñe Insausti, Edu Carcamo eta Jose Daultek bereganatu dute.

Gainera, Natalia Huarte nafarrak emakumezko aktore onenaren Max saria jaso du, Sarah Kane britainiarraren "Psicosis 4.48" lanagatik.

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • DataUztailak 1
  • Gaia Arte eszenikoak