Inskripzioa gaurtik urtarrilaren 31ra arte egin daiteke www.ikusietaikasi.eus webgunean. Plazak zozketaren bidez emango dira.
Programak barne hartzen ditu “Ikusi eta Ikasi familian”, 4 eta 8 urte bitarteko adingabeak dituzten familientzat, eta “Lagun Artean”, 8 eta 10 urte bitarteko neska-mutilentzat. Berrikuntza gisa, aurten eskaintza 0 eta 3 urte bitarteko haurrei ere iritsiko zaie, “Ikusi eta Ikasi Altzoan” programaren bidez.
Udalaren helburua da familiaren aisiarako guneak euskaraz eskaintzea eta, horrela, hizkuntzaren erabilera normalizatzen laguntzea.
Bilboko Udalak gaur ireki du "Ikusi eta Ikasi" programaren 19. edizioan izena emateko epea. Programa hori aisialdiko jarduerak euskaraz eta dohainik egiteko da, eta Bilboko familiei zuzenduta dago. 2023ko urtarrilaren 16tik maiatzaren 26ra bitartean egingo da, Bilboko auzoetan.
Aurrez aurreko tailerretan parte hartzeko, ezinbestekoa da aurrez izena ematea, www.ikusietaikasi.eus webgunean eskuragarri dagoen inprimaki bat betez.
Izena emateko epea zabalik dago gaurtik, astelehena 16, urtarrilaren 31ra arte eta plazak zozketa bidez esleituko dira.
Udalaren helburua da familiei aisiarako guneak euskaraz eskaintzea eta, horrela, hizkuntzaren erabilera normalizatzen laguntzea.
EGITARAUAK BERRIKUNTZAK DAKARTZA
“Ikusi eta Ikasi familian” saioetan 4 eta 8 urte bitarteko adingabeak dituzten familiek parte hartu ahal izango dute. “Lagun Artean” tailerrak ere eskainiko dira, 8 eta 10 urte bitarteko neska-mutilentzat.
Nobedade gisa, “Ikusi eta Ikasi Altzoan” diseinatu da, 0 eta 3 urte bitarteko haurrek familiarekin batera parte hartu dezaten, euskaraz, dantzaren eta jolasaren bidez.
Guztira 53 jarduera diseinatu dira, otsailetik maiatzera bitartean hiriko 15 udaltegi eta aretotan egiteko.
Gainera, programaren maskota den “Makusi”-ren eskutik, “Ikusi eta Ikasi”-k 5 online tailer eskainiko ditu aurten. Tailer horiek gaurtik aurrera (urtarrilak 16, astelehena) www.ikusietaikasi.eus webgunean eskuragarri egongo direnak.