Sarea

  • Facebook
  • Twitter

Estatuko Gobernuak aurrera egin du Artistaren Estatutuaren garapenean, PFEZaren konturako atxikipen motak murriztuta

Eduki hau partekatu
  • Estatuko Gobernuak aurrera egin du Artistaren Estatutuaren garapenean, PFEZaren konturako atxikipen motak murriztuta

Kultura eta Kiroleko ministroa den Miquel Iceta eta Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroa, María Jesús Montero, Ministerio Arteko Batzordeak Artistaren Estatutua, eratzeko izan duen bosgarren bileraren buru izan dira. Bertan izan dira ere  Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetarako eta Memoria Demokratikoko Ministerioa, Ekonomia Gaietarako eta Eraketa Digitalerako Ministerioa, Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioa, Hezkuntza eta Lanbide Heziketaren Ministerioa, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioa eta Unibertsitate Ministerioa.

Batzordeak ekainean izan zuen aurreko bilkura, eta harrez geroztik egindako aurrerapenen artean azpimarratzekoa da, esparru fiskalean, artistentzako PFEZaren kontuko atxikipen motak murriztu izana. Urtean 15.000 euro baino gutxiagoko etekinak dituztenen kasuan zerga % 15etik % 7ra murriztuko da. Murrizketa aplikatuko zaie bai laneko etekinei, bai jarduera profesionaleko etekinei, egile-eskubideengatiko aurrerakinak barne.

Adostu da, halaber, urtebete baino gutxiagoko iraupena duten kontratu artistikoen PFEZaren atxikipen motak murriztea % 15etik % 2ra. Neurri horrek ahalbidetuko du, adibidez, figuranteen sektorearen atxikipen murriztua berreskuratzea. Izan ere, aspaldi aldarrikatu dute neurri horrek izatez xumeak diren beraien diru-sarrerei egiten dien mesedea.

Esparru fiskalean bertan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafeen eguneraketa-prozesuaren berri eman da. Alde batetik, berrikusi da jarduera kulturalak nola dauden antolatuta oraingo epigrafeetan, eta horietako batzuen definizioak hobetu dira. Horri esker errazagoa izango da irizpide homogeneo bat baliatzea kultur arloko profesional bati alta emateko beste zerga batzuetan eragina duten tarifa horietan.

Bestalde, aurrekotik eratorrita, erabaki da zenbait epigrafe berri sortzea izatez espezifikoak diren heinean. Idazleen, musika-konpositoreen edota gidoilarien kasuetan, adibidez.

Horrez gain, jakinarazi da lantaldeetan aztertzen eta eztabaidatzen hasi direla langabeziagatiko prestazioa artisten jardueren berariazkotasunetara egokitzeko proposamen bat.


  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Literatura
Euskadi, auzolana