Sarea

  • Facebook
  • Twitter

BAD - Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak Hiria abangoardiako arte eszenikoen proposamenez eta estreinaldiez beteko du 16 konpainiaren eskutik urrian

Eduki hau partekatu
  • BAD - Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak Hiria abangoardiako arte eszenikoen proposamenez eta estreinaldiez beteko du 16 konpainiaren eskutik urrian

Jaialdiak urriaren 13tik 23ra egingo du edizio berria.

Edizio berri honetan BADk sei erabateko estreinaldi, bi estreinaldi Estatuan eta sei estreinaldi Euskadin partekatuko ditu

BAD - Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta, urriaren 13tik 23ra ospatuko du bere edizio berria.

11 egunez, jaialdiak abangoardiako arte eszenikoen proposamenez beteko du hiria, eta 16 konpainien eskutik iritsiko dira, horietatik zazpi euskaldunak, bost estatukoak eta lau nazioartekoak.

Edizio berri honetan, BADek sei erabateko estreinaldi, bi estreinaldi Estatuan eta sei estreinaldi Euskadin partekatuko ditu, pandemiaren ondoren, programazioan nazioarteko ekoizpenen kopuruak gora egingo duen edizio batean

BAD jaialdiak Metrokoadroka Sormen Laborategiak konpainiarekin emango dio hasiera programazioari, “Zeozertan dabil baina ez dakit zertan” aurre-estreinaldiarekin. Bilboko Jaialdi honen esparruan, Eszenabide 2021ek saritutako Vulnera Teatroren “Lo que no se ve” proiektua ere ikusi ahal izango da lehen aldiz; eta Itziar Maneroren “Memoria”, 2021ko Erresidentziako Artisten beka duen proiektua, Bilbaoeszenaren bitartez Udalak bultzatutako bekak, eta HARROBIAren 2021eko Transiciones bekak hautatuta, artista eta/edo kolektibo berriei laguntzeko prozesuetarako laguntzak.

Aitor Zabaletak sortutako Ertza antzerki eta dantza konpainiak, "Otempodiz" lana estreinatuko du aretoetan, Espainiak Mozambiken duen enbaxadarekin elkarlanean sortutako lana. Ikuskizunarekin batera, 2021aren amaieran Afrika hego-ekialdeko herrialdean pieza sortzeko prozesua jasotzen duen dokumental laburraren estreinaldia eskainiko du ere. Antzezleek “Machawona & Marrabenta”.Mozambiken afro-dantza tailerra ere eskainiko dute.

Euskadin ikuskizuna estreinatuko duten Estatuko konpainiak honako hauek dira: Societat Doctor Alonso “Contrakant” ikuskizunarekin; Sandra GómezBailar al sonido” proposamenarekin; eta Cris Blanco, Jorge Dutor eta Guillem Mont Le Palol “Lo pequeño” piezarekin. Aves Migratorias de Madrid konpainia gazteak itxiko du Jaialdia “El Águila” ikuskizunarekin.

Nazioarteko konpainien Estatuko estreinaldiei dagokienez, Frantziako Olga Cirq_Analogique konpainiaren “Long Play” lanez eta UtopisistasI'll be back”-ez gozatu ahal izango da BAD jaialdian, herrialde ezberdinetako lau artista gaztek osatzen dutena, horien artean Nerea Gurrutxaga dantzari gipuzkoarra.

Gainera, Estatuaren eta Erresuma Batuaren artean lan egiten duen zuzeneko arte eta antzerki esperimentaleko konpainiak, Sleepwalk CollectivekPsychodrama” lana aurkeztuko du, Christopher Brett Bailey idazle, musikari eta sortzaile eszeniko kanadarrarekin elkarlanean aurkeztuko du.

BAD - Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programazio osoa datozen asteetan jakinaraziko da.

bilbao.eus

  • Gaia Arte eszenikoak
Euskadi, auzolana