Sarea

  • Facebook
  • Twitter

Bilboko Udalak Kulturaren Plan Estrategiko berria (2023-2033) lantzeko parte hartzezko prozesu bat jarri du abian

Eduki hau partekatu
  • Bilboko Udalak Kulturaren Plan Estrategiko berria (2023-2033) lantzeko parte hartzezko prozesu bat jarri du abian

Kulturaren Plan Estrategikoaren xedea da egoeraren diagnostiko bat egitea eta kultur estrategia bat sortzea Uriarendako, 10 urteko epe baterako (2023 – 2033), eta, haren bidez, Udalaren kultur politikei egonkortasuna ematea eta haiek hobetzea.

Plana lantzeko prozesuan, sektoreko agente batzuen eta besteen lankidetza baliatu da, jakitearren zer egoeratan dauden eta zer beharrizan dituzten gaur eta izango dituzten etorkizunean.

Udalak parte hartzeko jardunaldi bat antolatu du, herritarrak eta kultur elkarteak bilduz, irailaren 28rako, 18:30etik 20:30era, Ibaiondo udaltegian, "La Bolsa" eraikinean. Parte hartu nahi duten pertsonek izena eman behar dute posta elektronikoko helbide honetan.

Bilboko Kulturaren Plan Estrategiko berria diseinatzeko lan-prozesuaren barruan, Bilboko Udalak bi ekimen jarri ditu abian, parte hartzea eragin nahirik datorren hamarkadan Udalaren kultur ekintza gidatuko duen BIDE-ORRI berri hau lantzeko eginkizunean.

Alde batetik, Udalak PARTE HARTZE IREKIKO TOPAKETA baterako deia egin die HERRITAR GUZTIEI ETA KULTUR ELKARTEEI, egoeraren diagnostiko bat egitearren eta urian kultur sektoreak etorkizunerako dituen desafio nagusiak zeintzuk diren bereiztearren.

Hitzordua irailaren 28rako da (asteazkena), 18:30etik 20:30eraLa Bolsa udaltegiko lehen solairuko ekitaldi-aretoan eta ganbaran (Pilota kalea, 10), eta, parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, posta elektronikoko mezu baten bidez. Izena emateko epea irailaren 26an amaituko da.

Beste alde batetik, irailaren 19an (astelehena) hasi eta urriaren 2ra arte, Udalak ON LINE GALDETEGI bat ezarriko du, jakitearren gizarteak zer iritzi duen Bilbon kulturak duen egoeraz, eta herritarrek udalaren kultur ekintzaz egiten dituzten balorazioak biltzearren (alegia, programazioaz, ekipamenduez, kultur jardueraren sektore-tipologien eta publikoen araberako banaketaz eta abarrez).

Interesdunek, beraz, bi bide horiek izango dituzte plan berrirako beren ekarpenak egiteko, eta plana lantzeko funtsa izango da sektorearen eta ahalik eta kultur eragile, erakunde-ordezkari eta herritar gehienen elkarlana, parte hartzea eta engaiamendua baliatzea.

URIAREN ETORKIZUNEKO KULTUR POLITIKAK

Herritarrek Bilborako estrategikoak diren proiektuetan ere parte har dezaten sustatzearren, Udalak hilabeteak daramatza SEKTOREKO ERAGILEEKIN elkarlanean (profesionalak, amateurrak, elkarteak, entitateak eta beste). bide-orri berri hau prestatzen, zeinaren bidez Uriaren etorkizuneko kultur politiken lerro nagusiak ari baita marrazten.

Hala, maiatzetik ekainera bitartean, hainbat ELKARRIZKETA egi ziren eta hainbat LANTALDE SEKTORIAL bildu ziren kultur arlo bakoitzean berezitutako pertsonekin, eta, hala, aukera izan zuten esperientzien eta ezagutzen berri emateko elkarri, eta, horren bidez, etorkizuneko desafioak hauteman ahalko dira, eta, batez ere, proiektu eraldatzaileak definitu ahalko dira, motor gisa baliatzeko Kulturaren Plan Estrategiko berriari bultzatu eta eragiteko.

Orain, parte hartze bidezko bi ekimen horiek abian jarrita, Udalak gonbidapena egin nahi die Bilboko herritar guztiei eta kultur elkarte guztiei (entitate bakoitzetik pertsona bat), eztabaida egiteko eta iritziak trukatzeko uriko kultur bizimodua hobetzeko ideien eta proposamenen gainean.

Era horretan, kultur eragileekiko eta herritarrekiko dinamika horien ekarpenak aintzat hartuta, Udalak diagnostiko osatu bat edukiko du uriko kulturaren egoeraz, eta hura baliatuko dugu plan berritzaile, asmo handiko eta errealista hori idazteko.

Hala, bada, Bilbok estrategia propio bat izango du, eta, berari esker, tokiko kultur jarduera sustatuko du, eta Bilboren nazioarteko irudia zabalduko du kultur hiri gisa, eta agerira ekarriko ditu uriaren kultur aktiboak, eta pandemiaren ondorio kaltegarriak gainditzen lagunduko, jarduera berriak erakarriko, eta kultur eta sormen industrien garapenari lagunduko.

 

bilbao.eus

  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua
Euskadi, auzolana