Sarea

  • Facebook
  • Twitter

2022an, Tabakalerak 3 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu sorkuntza babestera, 30 bat programaren bidez

Eduki hau partekatu
  • 2022an, Tabakalerak 3 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu sorkuntza babestera, 30 bat programaren bidez

  • DataUrtarrilak 19
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua

Tabakalerak, euskal sorkuntza babesteko eta talentua garatzeko erreferentziazko espazio den heinean, eraikinaren baliabide eta espazioak sortzaile, artista, zinegile eta bestelako profesionalen esku jartzea du helburu.

Urtero erakustoki-espazio gisa eskaintzen duen programazioaz gain, bere egiteko nagusia ekoizpena eta sorkuntza sustatzea da, bereziki kulturak  testuinguru sozial eta ekonomiko zaila bizi duen garai honetan.

Horrela, 2022an Tabakalerak 30 programa inguru bideratuko ditu sorkuntza sustatzera, eta 3 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua erabiliko du horretarako.

Artearen esparruanirekiko diren deialdien artean,ondorengo hauek aipa daitezke: 

-Artistentzako nazioarteko bi deialdi, euren proiektuak garatzeko lan-espazio bat, ekarpen ekonomikoa eta laguntza lortzeko. Azken deialdian hautatutako artistakSara Ayesa, Ibon Landa Amutxategi, Jose Iglesias Gª Arenal, Víctor Ruiz Colomer eta Leticia Ybarra dira.

-Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI), artistei zuzendutako ikasketa-programa denaren hirugarren edizioa, Tabakalerak eta Artiumek antolatua. Itziar Okariz, Ibon Aranberri eta Asier Mendizabal izango dira tutoreak, eta eskolak emango dituen nazioarteko irakasle-talde batek lagunduta jardungo dira.

-Halaber, Tabakalerak bere erakusketetarako obra propioen ekoizpenarekin jarraituko du, artistei enkarguak egitearen bidez. Lan horietako batzuk Eusko Jaurlaritzaren Bilduma Partekatuan aurki daitezke, eta beste batzuk erakusketetara bideratzen dira, urtarrilaren 28an inauguratuko den Emma Kunzen Unibertsoa erakusketara, esaterako.

-Tabakaleran garatzen den Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eremuak programaren baitan, Tabakalerak erakusketa handi bat hartuko du.

Artea, zientzia, teknologia eta gizartearen esparruan, zientzia eta teknologia arloko adituekin garatutako sorkuntza artistikoko proiektuak bultzatuko dira:

Arte digitalaren arloan tokiko talentuari laguntzeko, Tabakalerak bi deialdi egingo ditu 2022an:

-Lehenengo deialdian hautatuko diren artistak, artearen eta teknologiaren esparruan gazteen talentua garatzeko erreferentziazkoa den Summer Sessions sareko programan parte hartuko dute, Rotterdameko V2 zentroa buru duena. 

-Immaterial deialdia, pantailetarako sortutako arte digitaleko eta arteko proiektuak garatzeko. 

-Arte digitalak presentzia handia izango du Donostian, Tabakalerak Kursaal Kongresu Jauregiarekin daukan lankidetzari esker bere fatxada ikonikorako Medialaben propio garatuko diren ekoizpen artistikoen bidez. Lehen adibidea urte amaieran izan zen, Adimen Artifizialean oinarritutako instalazio artistikoarekin, Denbora Latente, Karlos G. Liberalek Biko2 estudioan sortua.

-Nazioartean, VRKomand kolektiboak Tabakalerako Medialaben The Wrong online artearen biurtekorako Eso que da cuerda al mundo lan digitala ekoiztu du. New York Times-en arabera munduko biurteko honek milioika ikusle ditu eta Veneziaren alternatiba digitala bilakatu da. 

Zinearen eta ikus-entzunezkoen eremuanizango diren deialdiak: 

-Ikusmira Berriak programaren deialdi berri bat irekiko da udan, berrikuntza eta esperimentazioaren alde egiten duten ikus-entzunezko proiektuak garatzeko. Tabakalerak, Donostia Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak antolatzen dute, eta Euskadiko Filmategiaren laguntza jasotzen dute. Eskainiko den egonaldi kopurua bostetik seira igo da aurten. 

2021eko edizioko proiektuek ibilbide nabarmena izan dute: Manantial proiektuak (Manuel Muñoz Rivasek zuzendua eta El Viaje Producciones enpresak ekoitzia) Zinemagintzaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (ICAA) film luze dokumentalak egiteko ematen duen laguntza jaso du. Eduardo Cresporen La gruta del viento lanak Irusoin saria lortu zuen Donostia Zinemaldian, eta Pensar con las manos eta Primera Casa enpresek ekoitziko dute. Magdalena Orellanaren Hasta que el lugar se haga improbable filma Cineteca guneko ikus-entzunezko proiektuetarako egonaldietan eta Mataderoko egonaldi artistikoetan parte hartzeko hautatua izan da. Horrez gain, Marina Palacioren Y así seguirán las cosas Vitrine Filmes enpresak ekoitziko du, eta Mina Fitzpatricken Wandervogel, aldiz, Site ekoiztetxeak.

Balantzea positiboa da, baita ere, Ikusmira Berriak programaren aurreko edizioetako proiektuek izan dituzten lorpenei dagokienez. Berrienen artean, El gran movimiento (Kiro Russo, 2021) nabarmendu behar da. Zabaltegi-Tabakalera sailean parte hartu zuen Veneziako zinema-jaialdiko Orizzonti sailean Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi ondoren; gainera, Boliviako hautagai izan zen Oscar sarietako nazioarteko film onenaren kategorian, eta zuzendari onenaren saria irabazi zuen Bosphorus zinema-jaialdian. Eles transportan a morte / They carry death (Helena Girón eta Samuel M. Delgado, 2021) filmak, halaber, aipamen berezia lortu zuen Zabaltegi-Tabakalera sailean, Ekarpen Tekniko Onenaren Saria Veneziako Kritikaren Astean, bai eta Zuzendari Onenaren Saria ere, Toulouseko Cinespaña jaialdian (2021). 918 gau (Arantza Santesteban, 2021) filma ere nabarmendu behar da, Film Onenaren Lisboa Saria irabazi baitu DocLisboa jaialdiaren 2021eko edizioan, baita Film Onenaren Saria Torino Film Festivaleko TFFDoc/Internazionale.doc sailean ere.

Aurtengo edizioan parte hartuko duten zinegileen artean dago Irati Gorostidi, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari gisa parte hartuko duen “Anekumen” filmarekin. Hori bere lehen film luzea izango da film laburraren esparruan hainbat esperientzia izan ondoren eta Tabakalerako Artisten Gunean egoiliar izan eta Noka programan parte hartu eta gero. Era berean, aipagarria da Marina Palacio zinemagilea "Y así seguirán las cosas" pelikula filmatzen hasi dela NOKAtik pasatu eta Ikusmira Berriak programan egoiliar moduan egon ondoren. 

2deo serieak,  telesailen sortzaileentzat  zuzendutako programaren bigarren edizioa. Aurten, Aitor Gabilondo, Xabier Berzosa eta Laura Sarmientok eskainiko dituzte mentoretzak, banakako aholkularitza eta prestakuntza-saioak. Deialdia urtarrilaren 17tik otsailaren 15ra egongo da zabalik. 

-2deoren lehenengo deialdi iraunkorra, euskarazko sorkuntza digitala bultzatzeko, eta euskarazko eduki berritzaileak sortzen dituzten gazteen ikus-entzunezko proiektuak tutorizatu eta babesteko. Parte-hartzeko aukera urte osoan zehar egongo da zabalik. 

-Euskal emakume zinegileentzat zuzendutako Noka programaren edizio berri bat. Aukeratutako hiru proiektuek Mar Coll, Maider Oleaga eta Diana Toucedo entzute handiko mentoreen laguntza eta aholkularitza izango dute, eta hautatuko zinegile bakoitzak diru-laguntza bat jasoko du bere proiektua egiteko. Atal honetan nabarmentzekoa da "20.000 erle espezie" Estibaliz Urresolaren opera prima Berlinaleko 2022ko koprodukzio merkatuan hautatu berri dutela. Deialdia urtarrilaren 17tik otsailaren 15ra egongo da zabalik. 

-Film luzeen eta dokumentalen proiektuen gidoiak idaztera bideratutako tailerra, Miguel Machalskiren zuzendaritzapean, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Tabakalerak antolatuta.Clint Eastwooden 'Million-dollar Baby', Stephen Daldryren 'Billy Elliot', Ingmar Bergmanen 'Sarabanda' eta Alejandro Amenabarren 'Mar Adentro' filmetako analista gisa lan egin du Machalskik, eta hainbat jaialditan saritutako film askoren aholkularia ere izan da. Parte hartzeko deialdia urtarrilaren 17tik otsailaren 22ra egongo da zabalik. 

Literatura eta itzulpenen esparruan,Etxepare Euskal Institutuak deialdiak eskaintzen ditu nazioartean euskara eta euskal kultura eta sorkuntza sustatu eta ezagutzera emateko:

-Euskal artisten mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak, deialdi publikoen bidez, literatura, zinemagintza, arte eszenikoak, musika eta arte plastikoen alorreko sortzaileentzat. 2022an, dirulaguntza hauek izaera automatikoa izango dute, eta urte osoan egongo dira zabalik.  

-Euskal literatura-lanak beste hizkuntzetara itzultzeko dirulaguntzak, 2022an 64.000 euro eskainiko ditu, eta euskal literatura argitaratzeko pizgarriak mantenduko ditu, hala nola, liburuen nazioarteko sustapenerako gastuak onartzea. Halaber, euskaraz idatzitako literatura-lanen laginak ingeles eta frantsesera itzultzeko laguntzak ere emango ditu. 

-Quebecekin hasitako kultur elkartrukeari ere jarraipena emango zaio 2022an eta Flandriarekin elkartruke berri bat hasiko da, 2022 eta 2023an gauzatuko dena.

-Arte plastikoen eta ikusizkoen alorrean, Zabal egitasmoaren bidez, euskal artistek nazioarteko testuinguruarekin loturak sendotzeko nazioarteko komisario, arte kritikari eta museo zuzendariak ekartzen ditu Institutuak. 2021ean Marian Otero,  Shanghaiko Bienaleko komsiaria izan zen Euskal Herrian eta 2022an jarraipena emango zaio programari. Egitasmoak bere lehen fruituak eman ditu, eta Consonni, Bilboko argitaletxe independenteak, Kasseleko Documenta 15 arte bienalean hartuko du parte.

Bere aldetik, Kutxa Kulturrek modaren, musikaren, kultura-ekintzailetzaren eta artearen arloko tokiko talentuari laguntzeko hainbat programa kudeatzen ditu:

-Kutxa Kultur Moda

Egitasmo horrek, 2011z geroztik, Gipuzkoako diseinatzaile amateur onenak eta sendotzear daudenak hautatzen ditu, lurraldeko moda-egitasmoak sustatu, prestatu eta bultzatzeko. Honako hauek hartzen dute parte: Oihane Pardo “Amarenak”, Elixabet Perdiguero “ELI-two”, Sonia Cepa “Akukuna”, Jon Alkain “Ural”, Bárbara León “Re_” eta  Ainara Antxia “AAIN”.

-Kutxa Kultur Musika

Musika-arloko egonaldi artistikoen programaren helburua da gure lurraldeko banda edo bakarlari hasiberrien hazkundea eta garapena sustatzea. 2022an, honako hauek hartuko dute parte: Deñe, Kyxo, Txiltxoko, Julen, Lamiak eta Tek au Maisin. 

-Kutxa Kultur Enea

Kultura- eta sorkuntza-industriei laguntzeko programa da. Programa horren parte dira Gipuzkoan errotuta dauden profesionalak, ekintzaileak, elkarteak eta enpresak, proiektu berritzaileak garatzen dituztenak eta Gipuzkoako kultura-sektoreari balio erantsia ematen diotenak, negozio-ideia bat identifikatuta dutenak eta garatu nahi dutenak. Hori dela eta, parte-hartzaileei lanerako espazio fisikoak, prestakuntza-ekintzak, tutoretzen bidezko laguntza pertsonalizatua eta komunitate-jarduerak eta networkinga eskaintzen dizkiete.

Honako hauek dira edizio honetako parte-hartzaileak: Emovere (Uxue Montero eta Jotta Zubiria), Alquimia – creatividad para las emociones (Sara Galán), As artist (Andrea Sagarzazu), Gero arte (Claudia Pennese eta Iñigo Hernández), Writify (Paul Cognate), Sorginlore (Assumpta Ayerdi eta Maider Segredo), The languages of energy (Soraya Sánchez eta Marianke Grootjans),  

Metaphôra (Alex Ortega), PushGetUp (Silvia López de la Calle), Frontoi (Iñigo Cerdan), Olaia Susperregi, Karà Estudio, NSH (Nagore Sierra), Loinaz Errezola, Neela, Ceinpro y Leinn.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana