Sarea

  • Facebook
  • Twitter

Ikusi eta Ikasi abiatzera doa, Bilboko Udalak umeentzat eta familientzat antolatzen duen euskarazko aisialdi programaren edizio berri bat

Eduki hau partekatu
  • Ikusi eta Ikasi abiatzera doa, Bilboko Udalak umeentzat eta familientzat antolatzen duen euskarazko aisialdi programaren edizio berri bat
bilbao.eus

  • DataUrtarrilak 18
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura

Programa honetako jarduerak bi modalitatetan sailkatzen dira: Ikusi eta ikasi familian, 4 eta 8 urte arteko umeak dituzten familientzat, eta Lagun Artean, 8 eta 10 urte arteko umeentzat.

Online jarduerak egongo dira, www.ikusietaikasi.eus orrian ikusi daitezkeenak, baita jarduera presentzialak ere. Azken horietan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea (epea gaur hasiko da, urtarrilak 17, eta urtarrilaren 31n amaitu).

Ikusi eta Ikasi programaren helburua euskara sustatzea eta umeei eta familiei aisialdirako aukerak eskaintzea da.

Bilboko Udalak Ikusi eta Ikasi umeentzako eta familientzako aisialdirako euskarazko programa abian jarri du beste urte batez. Guztira 59 proposamen dira, diziplina askotakoak, tailer eta ikuskizun formatuetan.

Ekimen honek Euskaltzaleen Topagunearen laguntza jasotzen du, eta 4 eta 10 urte arteko adingabeei eta beraien familiei zuzenduta dago. Helburua da aisiako eta astialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzea.

Programa euskara hutsean egingo da. Bi ataletan banatzen da, parte-hartzaileen adinaren arabera: Ikusi eta Ikasi familian4 eta 8 urte arteko umeak dituzten familientzat, eta Lagun artean8 eta 10 urte arteko umeentzat.

ESKU-LANEN 7 TAILER ONLINE

Aurtengo edizioan (hamazortzigarrena), esku-lanetako 7 tailer eskaintzen dira online. www.ikusietaikasi.eus web-orrian eman daiteke izena.

4 eta 8 urte arteko adingabeentzat eta haien familientzat dira.

Tutorialek zenbait esku-lan nola egin erakusten dute: kartoizko buruhandia (Makusi Buruhandia), zentzumenen kutxa (Kutxa Sensoriala), puxtarri-joko bat (Kanikak eta Makilak), giltzatakoa (Ongi Etorri Marijaia), haizearekin zarata ateratzea (Haizearen soinua eta paperaren zarata), egunkariarekin zubiak egitea (Bilboko zubiak ala Bizkaikoak), eta txikienak Makusirekin, programaren maskotarekin, kantatzera eta dantza egitera animatzea (Makusirekin dantzan eta kantuan).

42 IKUSKIZUN ETA TAILER PRESENTZIAL BARRUTI GUZTIETAN

Programak 42 ikuskizun eta tailer presentzial dauzka, otsailaren 3tik aurrera uriko barruti guztietan egingo direnak. Ikuskizun horiek familiei eta haien 4 eta 8 urte arteko seme-alabei ere eskainiko zaizkie.

Parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik www.ikusietaikasi.eus web-orrian izena ematea. Horretarako, bertan dauden eskaera-orriak bete beharko dira gaurtik aurrera (urtarrilak 17) urtarrilaren 31ra arte. Saioetako edukiera mugatua da, eta plazak zozketa bidez adjudikatuko dira.

Saioak diziplina askotakoak izango dira, eta gustu guztietarako pentsatuta daude: dantza, antzerkia, esku-lanak, ipuin-kontalariak eta abar egongo dira. Programa otsailaren 3an hasi eta ekainaren 3an amaituko daKantu Koloreren ikuskizun batekin, Campos antzokian.

OTSAILA:

  • Porrusalda erromeria: otsailaren 3an, Errekaldeko udaltegian, 18:00etatik aurrera, dantza.
  • Enperadorearen kondaira: otsailaren 8an, Basurtuko udaltegian, 18:00etatik aurrera, antzerkia.
  • Skratx: otsailaren 10ean, Begoñako udaltegian, 18:00etatik aurrera, antzerkia.
  • Kontu kanta kantaldia: otsailaren 16an, Juan Delmas ikastetxean, 18:00etatik aurrera, ipuin-kontalaria.
  • Oreka tailerra: otsailaren 19an, Bidarte Deustuko udaltegian, 11:30etik aurrera, ariketa fisikoa.
  • SukaldariOn!: otsailaren 21ean, Castañoseko udaltegian, 18:00etatik aurrera, ipuin-kontalaria.
  • SukaldariOn!: otsailaren 22an, Begoñako udaltegian, 17:00etatik aurrera, ipuin-kontalaria.
  • SukaldariOn!: otsailaren 22an, Begoñako udaltegian, 19:00etatik aurrera, ipuin-kontalaria.
  • Bertoko eta urrutiko ipuinak: otsailaren 25ean, Ibaialde liburutegian, 18:00etatik aurrera, ipuin-kontalaria.
  • Contackids: otsailaren 28an, Juan Delmas ikastetxean, 18:00etatik aurrera, esku-lanak.

MARTXOA:

  • Aroak eta Mirariak: martxoaren 1ean, Santutxuko udaltegian, 18:00etatik aurrera, magia.
  • SukaldariOn!: martxoaren 3an, Basurtuko udaltegian, 18:00etatik aurrera, ipuin-kontalaria.
  • Yoga familian: martxoaren 5ean, Bidarte Deustuko udaltegian, 11:30etik aurrera, ariketa fisikoa.
  • Gosari osasuntsuak: martxoaren 7an, Errekaldeko udaltegian, 17:00etatik aurrera, elikadura osasuntsua.
  • Gosari osasuntsuak: martxoaren 8an, Errekaldeko udaltegian, 18:30etik aurrera, elikadura osasuntsua.
  • Magia Parrastan: martxoaren 9an, Iruarteta ikastetxean, 18:00etatik aurrera, magia.
  • Papiroflexia tailerra: martxoaren 10ean, Castañoseko udaltegian, 18:00etatik aurrera, esku-lanak.
  • Papiroflexia tailerra: martxoaren 14an, Iruarteta ikastetxean, 18:00etatik aurrera, esku-lanak.
  • Tye Dye tailerra: martxoaren 15ean, Begoñako udaltegian, 18:00etatik aurrera, esku-lanak.
  • Yoga familian: martxoaren 16an, Zorrotzako udaltegian, 18:00etatik aurrera, ariketa fisikoa.
  • Hor doa magia: martxoaren 17an, Bidarte Deustuko udaltegian, 18:00etatik aurrera, magia.
  • Kontu Kontzertua: martxoaren 19an, Zorrotzako udaltegian, 11:30etik aurrera, ipuin-kontalaria.
  • Martinbertsorekin kantu: martxoaren 22an, Abandoko udaltegian, 18:00etatik aurrera, antzerkia.
  • Yoga familian: martxoaren 24an, Iruarteta ikastetxean, 18:00etatik aurrera, ariketa fisikoa.
  • Contackids: martxoaren 25ean, Santutxuko udaltegian, 18:00etatik aurrera, esku-lanak.
  • Yoga familian: martxoaren 28an, Abandoko udaltegian, 18:00etatik aurrera, ariketa fisikoa.
  • Nai malabarista: martxoaren 30ean, Tiboli ikastetxean, 18:00etatik aurrera, zirkua.

APIRILA:

  • Yoga familian: apirilaren 1ean, Basurtuko udaltegian, 18:00etatik aurrera, ariketa fisikoa.
  • Yoga familian: apirilaren 4an, Bidarte Deustuko udaltegian, 18:00etatik aurrera, ariketa fisikoa.
  • Tye Dye tailerra: apirilaren 6an, Euskararen Etxean, 18:00etatik aurrera, esku-lanak.
  • Yoga familian: apirilaren 7an, Errekaldeko udaltegian, 18:00etatik aurrera, ariketa fisikoa.
  • Contackids: apirilaren 25ean, Castañoseko udaltegian, 18:00etatik aurrera, esku-lanak.
  • Askari osasuntsuak, apirilaren 26an, Begoñako udaltegian, 17:00etatik aurrera, elikadura osasuntsua.
  • Askari osasuntsuak, apirilaren 27an, Begoñako udaltegian, 18:30etik aurrera, elikadura osasuntsua.
  • Ipuinak dantzan, apirilaren 27an, Euskararen Etxean, 18:00etatik aurrera, ipuin-kontalaria.

MAIATZA:

  • Contackids: maiatzaren 2an, Errekaldeko udaltegian, 18:00etatik aurrera, esku-lanak.
  • Zirt zart zu bai ausart!: maiatzaren 3an, Ibaialde liburutegian, 18:00etatik aurrera, ipuin-kontalaria.
  • Yoga familian: maiatzaren 4an, Basurtuko udaltegian, 18:00etatik aurrera, ariketa fisikoa.
  • Oreka tailerra: maiatzaren 12an, Begoñako udaltegian, 18:00etatik aurrera, ariketa fisikoa.
  • Tye Dye tailerra: apirilaren 14an, Zorrotzako udaltegian, 11:30etik aurrera, esku-lanak.
  • Papiroflexia tailerra: apirilaren 17an, Juan Delmas ikastetxean, 18:00etatik aurrera, esku-lanak.
  • Kantu kolore: ekainaren 3an, Campos Eliseos antzokiko kupulan, 18:00etatik aurrera, azken ikuskizuna.

LAGUN ARTEAN

Lagun Artean 8 eta 10 urte arteko umeentzako modalitatea da. Edizio honetan 10 tailer programatu dira.

  • SUKALDARI ON! Otsailaren 17an, Santutxuko udaltegian, bi saiotan: 17:00etatik 18:30era eta 19:00etatik 20:30era.Kontsumo arduratsuko tailer bat da, elikagai bat autokontsumorako nola egin ikasteko. Pasta eraldatzeko prozesu osoan modu dinamikoan lan egingo da, parte-hartzea bultzatuz.
  • TYE DIE TAILERRA, otsailaren 23an, Abandoko udaltegian, bi saiotan: 17:00etatik 18:00etara eta 18:30etik 19:30era. Kamisetak lotzeko eta zenbait koloretan tindatzeko teknika da.
  • PAPIROFLEXIA, martxoaren 2an, Euskararen Etxean, bi saiotan: 17:00etatik 18:00etara eta 18:30etik 19:30era. Origamia edo papiroflexia zenbait teknikaren multzoa da. Beraien bidez, paperezko figurak egin daitezke, tolestuz, moztu gabe eta itsasgarririk erabili gabe. Entretenigarria izateaz gain, hainbat abantaila dauzka umeentzat: sormena bultzatzea, begien eta eskuen koordinazioa hobetzea, geometriaren bidez matematika hobeto ulertzea, eta abar.
  • GOMINOLA TAILERRA, maiatzaren 10ean, Errekaldeko udaltegian, bi saiotan: 17:00etatik 18:00etara eta 18:30etik 19:30era. Gazteak euren elikaduraren protagonista izango dira; horrela, balio handiagoa emango diote. Errezeta osasuntsu eta erakargarriak prestatuko dituzte, eta ohitura osasuntsuagoak izatea bultzatuko dute.
  • OREKA TAILERRA, maiatzaren 20an, Epaltzaren Alargunaren ikastetxean, bi saiotan: 17:00etatik 18:00etara eta 18:30etik 19:30era.Orekaren jokoaren bidez, psikomotrizitatearen trebeziak ikasten dira, eta aldi berean gorputz osoaren koordinazioa garatzen da, arreta eta pazientzia hobetuz.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana