• Facebook
  • Twitter

BBK Sala sorkuntza-askatasun eta gizarte-konpromisoko gune gisa sendotzen da 2022rako programazioarekin

Eduki hau partekatu
  • BBK Sala sorkuntza-askatasun eta gizarte-konpromisoko gune gisa sendotzen da 2022rako programazioarekin
bbk.eus

  • DataUrtarrilak 12
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa

LGBTIQ komunitatea, buruko gaixotasunak, identitatea, bullying-a edo sare sozialen arriskua dira BBK Salaren programazioak 2022an jorratuko dituen gaietako batzuk. Kalitatezko eskaintza da, adin guztietarako proposamenekin, bizi garen mundua eraldatzeko kontzientziak mugiarazi gura dituena, eta areto hau sorkuntza-askatasun eta gizarte-konpromisoko gune gisa sendotzen duena.

2021ean hasitako bideari jarraituz, aurten BBK Salak apustu sendoa egiten jarraitzen du emakumeek zuzendutako eta idatzitako antzerki- eta dantza-ikuskizunen alde. Gure sortzaileen ahots guztiei irekitako euskal kulturaren gune gisa, euskararen normalizazioa izango du beste lehentasunetako bat.

Ekoizpen propioko opera garaikidea eta dramaturgia berriak

2021ean BBK Sala bere ekoizpenak ematen hasi zen Federico Garcia Lorcaren “Yerma” klasikoaren bertsio librearekin; aurten bere lehen opera garaikidearekin ausartuko da, Marta Eguiliorrek zuzendu eta Igor Escuderoren musika duen ganbera-opera honek mugako nortasunaren nahasmendua jorratuko du, eta udaberrian emango da lehen aldiz.

Denboraldi honetan, gainera, dramaturgia berriak, sorkuntza-alderditik ez ezik pedagogikotik ere, sustatzeko bide berri bat irekiko du aretoak: Albert Tola antzerkigileak dramaturgia-tailerra emango du maiatzeko azken asteburuan.

Antzerki-programazioari dagokionez, Proyecto 43-2 konpainiaren “I’m a Survivor”, Teatro en Vilo-ren “Hoy puede ser mi gran noche” edo euskal konpainia nazioartekoenetakoa den Marie de Jongh-en “Amour”, oso saritua, dira denboraldi berri honetan ikusi ahal izango diren antzezlanetako batzuk. Publikoak eskatuta eta aurreko denboraldiko arrakasta ikusita, “Yerma” ekoizpen propioa berriro taularatuko da urtarrilaren amaieran.

Dantzaren atalean, LASALA taldearen “Dead”, Zuriñe Benaventeren “Mientras llueva” edo Denis Santacanaren “Encuentros” izango dira BBK Salan ikusi ahal izango diren lanetako batzuk.

BBK OFF nazioarteko bihurtu da 

Apirilaren hasieran BBK Salak BBK OFF Festival jaialdiaren bigarren edizioa hartuko du, euskal proposamen artistiko arriskatu, apurtzaile eta erradikalenak erakusteko. Aurten, gainera, Espainiako estatura zabalduko da jaialdia, eta programazio ofizialetik kanpo gonbidatutako nazioarteko bi obra erakutsiko ditu, Perform Europe programari esker: “Billenium” eta “To those born later”.

Denboraldian zehar emango diren antzezlanetako batzuk beren “Desmuntatze” eta guzti egingo dira, hau da, talde artistikoaren eta publikoaren arteko solasaldiak izango dira, antzerki-esperientzian gehixeago sakontzeko; iaz martxan jarritako ekimen honek harrera bikaina izan du.

2022an, BBK Salan 19 ikuskizun eta 32 emanaldi izango dira, % 58 emakumeek zuzenduak edo idatziak, horrela berdintasuna sustatuz oraindik emakumezkoak gutxiengoa diren sektore eta eginkizun batzuetan; emanaldien % 74 gizarte-gai bati lotutakoak izango dira, BBKren gizarte-ekintzaren bokazioaren arabera. Emanaldien % 27 familia eta gazteentzat izango dira, eta % 75 euskal konpainiek emanak.

Ikuskizunak eta oraingoz berretsitako datak:

01/23: Fuenteovejuna (Títeres Sol y Tierra txotxongiloak)

01/28, 29 eta 30: Yerma (BBK)

02/10: Mientras llueva (Altraste danza)

02/17: La repetición (Amaia Bono eta Adrán Montesdeoca)

02/25: Golfa (José Padilla)

03/4: I’m a Survivor (Proyecto 43-2)

03/27: Agurra (Vidania)

04/29: Dead (LASALA)

04/30: Tarzán (Mar Mar teatro)

05/28: El Palmeral (Albert Tola)

06/18: Serenity Suite (Matxalen Bilbao)

06/25: Querido capricho (Tomás Cabané)

Aste nagusia: Yo soy Pichichi (Patxo Telleria)

9/23: Abrazo (Mar-Mar)

10/28: Hoy puede ser mi gran noche (Teatro en vilo)

11/18: Encuentros (Denis Santacana)

12/28, 29 eta 30: Amour (Marie de Jongh)

BBK Sala

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana