• Facebook
  • Twitter

Bilboko Udalak antzerkia eta dantza uriko auzoetara hurbilduko ditu "BIlboko Zirkuitua" programarekin

Eduki hau partekatu
  • Bilboko Udalak antzerkia eta dantza uriko auzoetara hurbilduko ditu
Bilboko Udala

  • DataUrtarrilak 10
  • Gaia Arte eszenikoak

  • “Bilboko Zirkuituaren” edizio berria ostegunean hasiko da, urtarrilak 13, Errekaldeko Udaltegian, Alex Quirogaren “El Actor” lanarekin.
  • Programa honek auzoetara ekarriko ditu, dohainik, 10 konpainia bizkaitarren 17 emanaldi; zehazki, Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako udaltegietan eta Solokoetxeko institutuan antzeztuko dituzte.
  • “Bilboko Zirkuitua” ekimen berritzailea da, bakarra Euskadin: aukera ematen die sortzaile berriei eta antzerki- eta dantza-taldeei euren lanak eszenaratu eta jendaurrean antzezteko.

BILBOKO ZIRKUITUA udalaren ekimen bat da, Bilboko eta inguruko antzerki- eta dantza-taldeen jarduera bultzatzen duena (talderik gehienak amateur edo erdi-profesionalak dira). XXI. denboraldia urtarrilaren 13an iritsiko da Bilboko auzoetara.

Beraz, maiatzaren 12ra arte, Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako udaltegietan eta Solokoetxeko institutuan 10 konpainiaren proposamenak ikusiko ditugu

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana