• Facebook
  • Twitter

MugMus Laborategiak Garaiz: "60 t.m." lana aurkeztuko du Andoainen

Eduki hau partekatu
  • MugMus Laborategiak Garaiz:
euskadi.eus

  • DataAzaroak 29
  • Gaia Arte eszenikoak

MugMus Laborategiak Garaiz: 60 t.m. lana aurkeztuko du Andoainen

Koreografia datorren ostiralean, abenduaren 3an, Bastero Kulturgunean izango da ikusgai, 20:30ean

2021eko azaroaren 29a. Dantzaren XVII. Zirkuitua, Sarearen bidez Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatzen duen ekimena, Andoainera helduko da Garaiz: 60 t.m. koreografiarekin.

Gorputzak eta enborrak mugimenduan, dantza, zuzeneko musika eta hotsak higiduran, eta hitzak ibiltari, ahoz gora eta idatziz. Bi dantzari, bi musikari eta idazle bat denbora zizelkatuz.

Lan honetan denbora zukutu nahi da mugimenduaren bidez, musikaren bidez, eszenografiaren bidez eta idazle baten berariazko pasarteekin. Denbora eszenikoki arakatu eta ikertu da lengoaia ezberdinak uztartu eta publikoak zentzumen ezberdinen bidez pertzibitu dezan. Era berean denboraz hausnartuarazi nahi da, bere izaera eta aldaera ezberdinetan: denbora organikoaz, giza-denboraz… iraganaz, orainaz eta etorkizunaz, ikuspegi humano eta kritikoz.

Garazi Kamio idazlearen laguntzarekin.

CURRICULUMA

MugMus Laborategia 2015ean sortu zen arte-bizien eremuan sormen lanak garatu eta jendarteratzeko asmoarekin, baita sortze prozesua bera gizartearekin partekatu eta bestelako mediazio zein ekintza pedagogikoak burutzeko intentzioarekin ere. Hastapenetik DSS2016-ren Mugalariak 2.0 (2015), Baratza aretoaren Sorkuntza Egonaldiak (2015), Dantza Hiriaren Aterpea (2016) zein BAD Bilbaoren Artistak Erresidentzian (2016) deialdien onuradun izan da.

NON: Bastero Kulturgunea (Andoain)

NOIZ: Abenduak 3, ostirala

ORDUA: 20:30

EGILEAK: Beñat Ralla eta MugMus Laborategia

KOREOGRAFIA: MugMus Laborategia

ZUZENDARITZA ESZENIKOA / EKOIZPENA: Beñat Ralla

ANTZEZLEAK: Jone Amezaga del Frago eta Ioritz Galarraga (dantzariak); Iñar Sastre eta Beñat Ralla (musikariak); Garazi Kamio (idazlea)

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana