• Facebook
  • Twitter

Azaroaren 20tik 28ra Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia egingo da, Bilbon

Eduki hau partekatu
  • Azaroaren 20tik 28ra Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia egingo da, Bilbon

  • DataAzaroak 10
  • Gaia Arte eszenikoak

Arte eszenikoen profesionalei zuzendutako ikastaroak eta master class bat ere antolatu dira 40. edizio honetan.

Txotxongilo eta objektu animatuak dantzan ikusiko ditugu beste behin ere Bilboko kaleetan zehar, azaroaren 20tik 28ra bitartean. Aurten 40. edizioa du Bilboko Nazioarteko Txotxongilo jaialdiak eta berrikuntzez beteta dator.

Horietako bat dugu jaialdiaren kokapen berria, izan ere, Bilboko BBK aretoa izango da gune nagusia eta bertan izango dira emanaldi gehienak eta baita jardueretako batzuk ere. La Fundicion aretoan ere publiko gazte eta helduari zuzendutako hiru emanaldi egingo dira.

Kultura hirigunetik ateratzeko xedez, Bilboko auzo eta inguruko herrietan emanaldiak eta ekintzak ere egingo dira: Otxarkoaga, Errekalde, Basurtu-Zorrotza eta San Frantzisko auzoetan eta Lezama, Larrabetzu, Areatza eta Arrigorriagan.

Aurtengo edizioan hainbat diziplina uztartuko dira: “Dantza eta antzerkia uztartuta, objektu arkitektonikoak memoria inspiratzaile gisa edota musikaren bidez mezu positiboak eta sentiberak helarazten dituzten istorioak ezagutuko ditugu”, aurreratu du antolakuntzak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana