• Facebook
  • Twitter

4000 ikusle Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren XXX. edizioan

Eduki hau partekatu
  • 4000 ikusle Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren XXX. edizioan

  • DataUrriak 11
  • Gaia Arte eszenikoak

Publikoaren harrera bikaina eta ikusle-kopuru errekorra osasun egoerara egokitutako edizio ezberdin batean

Donostiako kultur etxeek Poltsiko Antzerkiaren 30. jaialdiaren balantze bikaina egin dute, bai hiritarren erantzunagatik, bai antolakuntzari dagokionez. COVID-19aren eraginpean jarraitu dugun urte honetan, batez beste, 4.000 lagun bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, txotxongiloez, musikaz eta kabaretaz gozatzera irailaren 24tik otsailaren urriaren 10era.

Otsailean atzeratu ostean, jaialdia udazkenean itzuli da berrikuntza nagusi batekin: kanpokaldean kokatutako karpetan egin da ia osorik indarrean diren uneko segurtasun- eta osasun-arauak bermatzeko. Osasun-mugen ondorioz ikuskizunak ezin izan dira ohiko hainbat espazio eta tabernetan eskaini eta ikusleen beharretara egokitutako agertokiak sortu dira 3 plazetan eta astebukaeretan.

17 konpainia izan ditugu 8 agertokitan banatuta; guztira, 32 emanaldi. Beste urte batzuetan bezala, aurten ere arreta berezia eskaini zaio tokiko sorkuntzari eta 16 emanaldi izan dira euskaraz. Konpainiek eskerrak eman dizkiote Donostia Kulturari eta ikuslegoari. Antolatzaileei, egungo egoeran sektorearen eta jaialdiarekin alde egiteagatik, eta ikusleei, ikuskizunetara beldurrik gabe eta ilusioz etorri izanagatik. Izan ere, ikusleen erantzuna ezin hobea izan da, ez bakarrik karpa eta ikuskizunetara kopuru handietan joan direlako, baita segurtasun-arauak zintzo jarraitu dituztelako.

Era berean, jaialdiak hiritarrei eskertu nahi die osasun-egoerari egokitutako proposamen ezberdinari harrera bikaina egin diotelako. Poltsiko Antzerki Jaialdiak beti izan du publiko fidela eta aurten ere ikusle berriak gehitu ditu Donostiako kultur programazioan klasikoa den ekitaldiak.

Agurtzeko, nabarmendu egungo egoerari egokitutako proposamen hau Donostiako kultur etxeen eguneroko lanaren adibide argia dela. Izan ere, kultur etxeek bestelako begirada bat ematen diete hiriko kultur programei hiritarrengandik hurbil dauden ekipamenduak baitira.

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana