• Facebook
  • Twitter

Gasteizko 46. Antzerki-jaialdirako beren proposamenak aurkeztu dituzte konpainia lokalek

Eduki hau partekatu
  • Gasteizko 46. Antzerki-jaialdirako beren proposamenak aurkeztu dituzte konpainia lokalek

  • DataIrailak 14
  • Gaia Arte eszenikoak

Datorren astean jarriko dira salgai abonamenduak

 Irailaren 30etik azaroaren 38ra bitartean izango den Gasteizko 46. Antzerki-jaialdirako beren proposamenak aurkeztu dituzte prentsaurrekoan konpainia lokalen ordezkariek. 35 ikuskizun izango dira jaialdian, guztira; horietatik 13, euskal taldeenak.

Udalaren Antzoki Sarearen arduradun Marta Monfortek nabarmendu du segurtasun-neurri guztiekin egingo dela antzerki-jaialdia, artisten presentzia eskertu du, eta zeinek bere proiektua azal zezaten hitza eman die.

Unai Lopez de Armentiak ‘Plató’ aurkeztu du, Sleepwalk Collective, Parasite Kolektiboa, Larrua Proiektua eta Tripak taldeek sortutako pieza eszeniko berria, irailaren 30etik urriaren 9ra bitartean Montehermoso kulturunean ikusi ahal izango dena.

Azaroaren 11n, Maria Goiricelayak zuzendurik, La Dramática Errante-ren ‘Altsasu’ antzezlana izango da Principal antzokian —Goiricelayak ere hitz batzuk esan dizkie bertaratuei—.

Iara Solanok, bere aldetik, Sleepwalk Collective-ren antzezlan berria azaldu du, Swimming pools. Félix Petite antzokian izango da, azaroaren 19an.

Alex Diazek, berriz, ‘Zuhaitzak landatzen zituen gizona’ familia osoarentzako ikuskizuna aurkeztu du. Urriaren 24an izango da, Principal antzokian.

Antzerkia zabaltzen Off Local zikloari dagokionez, lan hauek aurkeztu dira: ‘La buena letra’, El Mono habitado-rena, Raúl Caminorekin; ‘Una historia de estos tiempos’, Ékoma Teatro-rena, Aitor Pérezekin, eta ‘La madre del cordero’, Colectivo Mostrenkorena, Jasón Guerrarekin.

Egitarau berean, Psizifaktoriako Mikel Ayllónek ‘Noiz utziko dio euria egiteari’ aurkeztu du; La Claquetako Carmen San Estebanek ‘Lilith y Dalila’, eta Arrapala taldeko Iratxe Gallardok ‘Titapia’.

Pilar Lopezek, berriz, Teatro Paraisoren proiektu berrietako bati buruz hitz egin du: ‘Leihoak’. Haziaraba in the mapping jaialdia inauguratuko du, azaroaren 20an.

Irailaren 23an hasiko da Antzerki Jaialdirako abonamenduen salmenta (abonamendu irekietarako hitzordua hartu beharko da). Sarreren salmenta irailaren 28an hasiko da.

Informazio gehiago

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana