• Facebook
  • Twitter

Eusko Jaurlaritzak 500.000 euroko dirulaguntza deialdia onartu du kultura eta gizarte arloetako bitartekotza eta berrikuntza proiektuetarako

Eduki hau partekatu
  • Eusko Jaurlaritzak 500.000 euroko dirulaguntza deialdia onartu du kultura eta gizarte arloetako bitartekotza eta berrikuntza proiektuetarako
Irekia

  • DataUztailak 20
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua

Gobernu Kontseiluak bere gaurko bileran “Bitartez” deituriko deialdia onartu du. Bitartekaritza eta sare-lanaren bidez ikerketa, berrikuntza eta arte garaikidearekin konprometitua dauden kultura eta gizarte arloko bitartekaritza eta berrikuntza proiektuei bideratutako dirulaguntzak dira onartutakoak. Guztira 500.000 euroko diru partida bideratuko da deialdi honetara beti ere desberdinen arteko lankidetza eta talentua eta sormen gaitasuna ahal den gehien garatzeko asmoz.  Helburu hauetako bat duten proiektuak garatuko dira:

  • Desberdinen arteko elkarrizketa, kolaborazioa, baterako sorkuntza edota hibridazioa eta talentua sustatzeko, gure inguruko sortzeko gaitasuna ahal den gehiena garatzen laguntzea.
  • Lurralde berean bizi diren pertsona eta talde desberdinen arteko komunikazioa, harremana eta integrazioa hobetzea.
  • Lan-inguruak eta plataforma teknologikoak erabiltzea elkarlan-moduak, ikerketa eta ekoizpena areagotzea.
  • Hainbat hartzaile eta ikus-entzulerengana jotzeko moduko harreman- eta artekaritza-modu berriak sortzea, hartara bizipen esanguratsu, bereizgarri eta kualitatiboagoak eragiteko.
  • Praktika kulturaletatik abiatuta berrikuntza kultural eta sozialeko estrategiak planteatzen dituzten ekimenak garatzea. 

Dirulaguntza jasotzeko proiektuak 2021ean hasita eta 2022ko urtarrilaren 31rako bukatuta egon beharko dira. Bestalde, proiektu bakoitzak gehienez 40.000 euro jasoko ditu, beti ere proiektuaren aurrekontuaren %70 ez badu gainditzen. 

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, abuztuaren 5etik irailaren 7ra bitartekoa.  2020ko deialdian 26 elkarte eta kooperatibak jaso zituzten laguntzak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana