• Facebook
  • Twitter

"Abdelkader" pastorala igandean jokatuko dute estreinakoz

Eduki hau partekatu
eitb.eus

  • DataUztailak 20
  • Gaia Arte eszenikoak

Iaz pandemiaren ondorioz bertan behera gelditu eta gero, Ürrüstoi-Larrabilen emango dute pastorala Ainharbeko, Ezpeize-Ündüreineko, Sarrikotapeko eta Ürrüstoi-Larrabileko bertako herritarrek.

Urtebeteko itxaronaldi gehigarria amaitzear da, eta, ondo bidean, igandean, uztailak 25, jokatu ahalko dute azkenean Ainharbeko, Ezpeize-Ündüreineko, Sarrikotapeko eta Ürrüstoi-Larrabileko herritarrek "Abdelkader" pastorala,  Ürrüstoi-Larrabilen.

Jean Louis Davantek idatzi du iaz pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten pastoralaren testua, Abdelkader (Maskara, 1808 – Damasko, 1883) aljeriar emirraren bizitza oinarri hartuta.

Davantek heroia aukeratzeko arrazoiei buruz azaldu duenez, batetik pastoraleko heroiak ez du zertan euskalduna izan eta euskaldunen historia ere bada munduko historia. Gainera, Pauen preso egon zen Abdelkader bere garaian, eta hirurehun bat euskaldun, tartean hogeita bi zuberotar, hil ziren Aljerian frantses konkistaren aurka egindako gerraren bigarren erdian, Abdelkader buru izan zuen lehen erdiaren ondoren.

Lau emanaldi izango dira: uztailaren 25ean, abuztuaren 1ean eta abuztuaren 8an, igandearekin, 15:30etik aurrera (goizean, meza, kalejira, eta jan-edana egongo dira), eta uztailaren 30ean, ostiralarekin, 20:30ean.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana