• Facebook
  • Twitter

Adriana Bilbaok Burdina aurkeztuko du Durangon, meatzaritza omentzen duen lana

Eduki hau partekatu
  • Adriana Bilbaok Burdina aurkeztuko du Durangon, meatzaritza omentzen duen lana
euskadi.eus

  • DataMaiatzak 31
  • Gaia Arte eszenikoak

Koreografia datorren ostegunean, ekainaren 3an, taularatuko dute San Agustin Kultur Gunean

2021eko maiatzaren 31. Dantzaren XVII. Zirkuitua, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Sarearen bidez antolatzen duen ekimena, Durangora iritsiko da ostegunean, Adriana Bilbaoren Burdina koreografiarekin.

Ikuskizunean bat egiten dute musikak eta dantzak, flamenkoko paloek, euskal ahozko tradizioaren berrikuspenak eta horren alderdirik performatiboenek. Meatzaritzaren eta industriaren testuingurua du koreografiak, eta meategia da aukeratutako lotura, flamenkoaren barruko meatzaritza-kultura oso garrantzitsua baita. Langilearen figura aintzatetsi nahi da. Kasu honetan migratzailea aipatzen da, penintsularen hegoaldetik Bizkaiko meategietara iritsi ziren gizonak eta emakumeak, zehazki. Ildo horretatik abiatuta, penintsulako iparraldearen eta hegoaldearen arteko interakzioaz eta ezberdinak diren kulturak aberasteaz mintzo da ikuskizuna.

Garrantzi berezia ematen dio, halaber, emakumearen figurari, eta andre haien lekukotasunak berreskuratzen ditu, historian zehar apur bat ezkutuan egon dira eta. Agertokian emakume bat azaltzen da, eta bera da dantza egiten duen pertsona bakarra. Horrek, aipatutako ideia azpimarratzen laguntzen du.

ADRIANA BILBAO

Bilbon hasi zuen dantza-prestakuntza, eta, ondoren, Malagara joan zen, Susana Lupiáñez La Lupi irakaslearekin ikastera. Gerora, Sevillan bizi izan zen 2016ra arte. 2013an estreinatu zuen lehenengo ikuskizuna flamenko-dantzari gisa: El cuarto escalón. Hurrengo urtean, Sevillako Flamenko Bienalean hartu zuen parte, Flamenco por partes ikuskizunarekin. 2016an, Carlos Sauraren Flamenco Hoy ikuskizuneko dantzari-taldean aritu zen. 2017an, Ballet Flamenco Español konpainian sartu zen, eta bira bat egin zuen Turkian, Bahreinen eta Txinan zehar, Manolo Carrasco piano-jotzailearekin.

NON: San Agustin Kultur Gunea (Durango)

NOIZ: Ekainak 3, osteguna

ORDUA: 19:00

EGILEAK: Beñat Achiary eta Adriana Bilbao

KOREOGRAFOA: Adriana Bilbao

DANTZARIAK: Beñat Achiary, Adriana Bilbao, Raúl Micó, Guillermo Guillén, Michel Queuille, Luis Mariano Casillas, Ander Eceiza eta Koldo Plazas

ZUZENDARITZA ESZENIKOA: Adriana Bilbao eta Beñat Achiary

PRODUKZIOA: Peio Mentxaka, Ezkandrai eta Imajik

MUSIKA: Beñat Achiary, Guillermo Guillén, Michel Queuille eta Raúl Micó

ZUZENDARITZA MUSIKALA: Beñat Achiary

ESZENOGRAFIA DISEINUA: Adriana Bilbao

ARGIZTAPEN DISEINUA ETA TEKNIKARIA: Emilio Cordero

SOINU DISEINUA ETA TEKNIKARIA: Didier Teillagorry

JANTZIEN DISEINUA: Fran López Del Cerro

JANTZIEN ERREALIZAZIOA: Mariví Redoli

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana