Alex Gerediagak zuzenduko du John Vassavetesen filmean oinarritutako antzezlana. Lau emanaldi egingo dituzte, gaztelaniaz, apirilaren 8tik 11ra.
Apirilaren 8tik 11ra, Arriaga Antzokiak bere antzerkirako ekoizpen berria estreinatuko du: “Faces”.
Alex Gerediagak egokitu eta zuzendu du gaztelaniaz antzeztuko den lana, John Cassavetesen izen bereko film ospetsuan oinarrituta.
“Galera, heldutasunaren onarpena eta, batez ere, maitasuna, haren alderdirik pesimistenean eta esplizituenean” dira filmak jorratzen zituen eta oholtzan antzeztuko diren gaiak, Bilboko antzokitik azaldu dutenez.