• Facebook
  • Twitter

Udalaren Antzoki Sareak % 100eko okupazioa lortu du neguko denboraldian proposatutako antzerki, dantza eta musika saioetan

Eduki hau partekatu
  • Udalaren Antzoki Sareak % 100eko okupazioa lortu du neguko denboraldian proposatutako antzerki, dantza eta musika saioetan

  • DataMartxoak 31
  • Gaia Arte eszenikoak

Principal antzokian edukiera 400 pertsonara dago mugatuta eta gainerako udal antzokietan % 50era.

Udalaren Antzoki Sareak leku guztiak betetzea lortu du neguko denboraldiko antzerki, dantza eta kontzertuen proposamen ia guztietan. Urtarriletik martxora bitartean, 37 ikuskizun eskaini dira guztira, 28 Principal antzokian eta 9 gizarte etxeetako antzokietan. Principal antzokian edukiera 400 pertsonara dago mugatuta eta gainerako udal antzokietan % 50era.

“Arte eszenikoetan parte hartzen duten sektore guztientzat hain zaila den egoera honetan, gure helburua da arte eszenikoen programazioa ahal den neurrian mantentzea. Baliabide tekniko eta ekonomikoen arabera programatzen saiatzen gara, antzerkia, dantza, musika eta hori ahalbidetzen duten milaka pertsonek bere lan aparta egiten jarrai dezaten”, adierazi du Estíbaliz Canto Hezkuntza eta Kultura zinegotziak.

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana