• Facebook
  • Twitter

Politika eraginkorrenak egiteko kultur sektorearen mapaketa da Aldundiaren eta sektorearen arteko topaketaren helburua

Eduki hau partekatu
  • Politika eraginkorrenak egiteko kultur sektorearen mapaketa da Aldundiaren eta sektorearen arteko topaketaren helburua
bizkaia.eus

  • DataMartxoak 31
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua

Bizkaiko Foru Aldundiak kultur sektoreko ordezkaritza esanguratsua lan-bilera batera gonbidatu du gaur goizean Bilboko Euskalduna Jauregian. Bileraren helburua Euskara, Kultura eta Kirol Sailak datozen hilabeteetan egiteko asmoa duen Bizkaiko kultura- eta sormen-ekosistema mapeatzeko prozesua sektoreari aurkeztea izan da.

  Lorea Bilbao, Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, eta Begoña de Ibarra, Kulturako zuzendari nagusia, Euskalduna Jauregian bildu dira gaur goizean kulturaren sektoreko ordezkaritza esanguratsu batekin. Bilera horretan sektoreak bizi duen egoera larriari aurre egiteko politika egokiak eta eraginkorragoak ezartzeko dituen beharrak aztertu dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak datozen hilabeteetan Bizkaiko kultura- eta sormen-ekosistema mapeatzea erabaki du, gaur egun lurraldeko kultura-sistema denaren ahalik eta argazki zehatzena izateko. Horren guztiaren helburua da politika publiko egokienak bultzatzea, sektorearen garapenean eta sustapenean modu eraginkorrean laguntzeko.

Lorea Bilbaok, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, sektoreak bizi duen egoera larriaz jabetuta, azaldu du zergatik egiten den orain sektorearen mapaketa: 'Sektorea bultzatzeko eta indartzeko politika egokienak definitzen jarraitu nahi dugulako, inor (azpisektorerik) atzean utzi gabe, protagonistek emandako ezagutza erreal eta beti eguneratutik lan eginez. Era berean, eragile guztiak ahalduntzea bilatzen dugu auto-gogoeta egiteko eta aukerak bilatzeko prozesuan'. Bilbaok erabakigarritzat jotzen du lan horretan parte-hartze aktiboa, gogoetatsua eta masiboa izatea, mapaketa arrakastaz egiteko, "Zeregin partekatua izan behar da era eragingarrian benetako argazkia lortzeko. Badakigu hasiera batean konplikatua izan daitekeela, baina beharrezkotzat jotzen dugu eta inplikatutako pertsona eta erakunde guztientzat eraginkorra izatea espero dugu". Horregatik, lehen lan-saio honetan, Aldundiak parte-hartzaileekin partekatu ditu orain hasiko den prozesuaren gakoak. Prozesu hori Kultursistema metodologiaren bidez garatuko da.

Bilera hori datozen hilabeteetan egingo diren azterketa-jardunaldietako lehena da.

Mapaketa egiteko prozesuak hainbat fase ditu: abiarazteko bilerak, datu-baseen berrikuspena eta lanen plangintza; hausnarketa-tailerren eta parte-hartzaileen automapeatze analogiko eta digitalaren deialdia eta garapena; lurraldeko agenteen automapeatze-aldia, estimulazioko eta laguntzako idazkaritza teknikoarekin; automapeoetatik abiatuta, datu agregatuak esportatzea, aztertzea eta interpretatzea eta kultura- eta sormen-politiketarako gomendioen txosten bat egitea.

Zer da Kultursistema?

Kultura- eta sormen-sektoreetako eragileak autodiagnostikatzeko eta ikusarazteko metodologia da, hasiera batean Karraskan markoan sortua eta Bizkaiko Foru Aldundiak kofinantzatutako Conexiones Improbables-en  bidez kudeatua. Kultursistemak esparru kontzeptuala eta tresna digitala ditu, gure ekosistema osatzen duten pertsona, erakunde eta instituzio guztien testuinguru partikularrera modu aberats eta askotarikoan hurbiltzeko.

Zer ekarpen egiten du Kultursistemak?

- Kultura- eta sormen-eragileen tipologien kategorizazio berria, kontuan hartu ohi ez diren errealitateak barne hartzen dituena.

- Etengabe berrikusten den taxonomia berria, kultura- eta sormen-sektoreena eta -azpisektoreena, errealitate aldakorraren isla.

- Kultura- eta sormen-erakundeen balio-kateen ikuspegi berria, gizartearekin eta/edo merkatuarekin duten harremanari dagokionez.

- Aldagaiak gurutzatzeko matrize-multzoa, erakunde guztien eta ekosistema osoaren merkatuko edo ingurune sozialeko benetako posizioan fintzea ahalbidetzen duena.

- Tresna digital bat da, eta aukera ematen du datuak modu egokian biltzeko, eragile guztien banakako analisia egiteko, eragile horiek jendaurrean ikusgai jartzeko eta datu agregatuen esportazioa eta tratamendu kuantitatiboa, kualitatiboa eta grafikoa egiteko.

- Kultura- eta sormen-aholkularitzan eskarmentu handia duen kudeaketa-talde bat, ekintzara bideratua.

- Laguntza tekniko iraunkorra, prozesuaren ikuspegi digitaletik zein operatibotik.

- Nazioarteko bokazioa, tokiko errealitateetatik abiatuta.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana